"Poemas para no volver"
El baile de los cojos (2000) eta De inciertos destinos (2003) lanak argitaratu ondoren, Javier Alcibarrek Poemas para no volver lanarekin osatu du trilogia, Covibar-Ciudad de Rivas poesia-saria irabazi zuenarekin. Liburua norbanakoan zentratutako kapituluarekin hasten da; bigarren kapituluak maitasunari eta maitasun-ezari buruzko poemek osatzen dute; hirugarrenak ukitu sozialagoa du, eta azken kapituluan egileak lehen pertsonan egiten du berba poeta gisa bizi izan duen esperientziari buruz.
Javier Alcibar (Bilbo, 1962) Filologia Hispanikoan lizentziatua da, eta literaturari buruzko hainbat aldizkaritan aritu da. Zazpi urtez, Los Golfos de Bizkaia R&B taldean gauzatu zuen bere musika ibilbidea, konposatuz, abestuz eta aho-soinua joz. Kontzertu ugari eman ondoren, taldeak disko bat grabatu zuen eta, ondoren, desegin egin zen. Horren ondoren Javier Alcibarrek inflexio-puntu bat bizi izan zuen, eta horren emaitza kantautore gisa aurrera eramandako musika-planteamendu berria izan zen.
HADA DEL TEDIO
Me gustas cuando callas,
porque no tengo que oírte.
Tus palabras mágicas
te convierten en papagayo
revoloteador,
y a mí en langosta de un mar
sumergido.
Tu voz, que no me toca,
tiene la virtud de enmudecerme.
Laburrean
- Egileak Javier Alcibar
- ArgitaletxeaEdiciones Vitruvio
- HizkuntzaGaztelania
- Orri-kopurua90
- Argitalpen-urtea2019
- LizentziaCopyright
- ISBN978-84-121050-0-1


