"Maren eta azeria"

  • "Maren eta azeria"

Adina: 6 urtetik aurrera.

Bilduma: Garalar-maralar. Zenbakia bilduman: 4.

Gaia: Maren eta Aiert Joanes artzainarekin elkartu dira Aralarren. Joanesen eskutik Aralarreko naturaren edertasuna eta handitasuna hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Girotzea: Gaur egun, Aralarren.

Bildumaren inguruko informazioa:

Bilduma honek lau liburu ditu: Goliat eta izarrakJoanes eta kanpaiakAiert eta herensugea eta Maren eta azeria.

Aralar mendilerro handia, Aralar mendikate zabala ezin da liburu batean sartu. Baina ipuinotan barneratzen bazara, mendi bat baino gehiago mundu bat deskubrituko duzu: itsaso zaharrak eta glaziarrak, leizezuloak eta amildegiak, pertsonaia harrigarriak eta animalia interesgarriak. Aralar zarela sentituko duzu, Aralar garela. Ausartu, ahoskatu hitz magikoak, eta sartu... Garalar-maralar!

Laburpena: Maren eta Aiert oporretan joan dira Oiduiko txabolara. Ardiak eta arkumeak lagun. Azeriaren begiradapean. San Joan bezperetan, sua sentituko dute barrenean. Eta uraren hotza. Eta behingoz pintore itsuaren ipuina nola amaitzen den ezagutuko dute. Baina haiena ez da amaitu, hasi besterik ez da egin.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Koloretako ilustrazio ederrak testua laguntzera eta osatzera datoz.
  • Naturarekiko ezagutza, miresmena.

Sustatzen diren balioak:

Adiskidetasuna / Jakin-mina / Naturarekiko errespetua / Ingurumenaren zaintza.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Patxi Zubizarreta
  • IlustratzaileaJokin Mitxelena
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa10,15 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua24
  • Argitalpen-urtea2020
  • ISBN978-84-9106-925-6