"Gabonetako ipuinak"
E.H. Magikoa.
Ipuin eta abesti bilduma.
Euskal Herrian artista, abeslari eta musikari gisa ibilbide luzea egin ondoren, Iñigito Txapelpunkek jauzia egin eta bere idazle fazeta erakutsi digu.
Euskal Herrian garatzen diren haurrentzako euskarazko ipuin-bilduma da E.H. Magikoa, eta magiaz eta abenturaz betetako istorioak kontatzen ditu, adiskidetasuna eta elkartasuna bezalako funtsezko balioak transmititzen dituztenak. Natura eta berdintasuna oso presente daude bilduma honetan, Iñigito Txapelpunkek barruan daraman haurraren magiatik eta sentimenduetatik kontatuta.
Bildumako lehen liburua da honako hau, Olentzeroren, Maridomingiren eta beste askoren jatorria kontatzen duena.
Liburu honek hamaika kantako CDa darama barruan, herrialde magiko horretara bidaiatzen lagunduko digutenak.
Laburrean
- Egileak Iñigito Txapelpunk
- IlustratzaileaIrati Merino Petralanda
- ArgitaletxeaDenonartean
- Zenbatekoa15,00 €
- HizkuntzaEuskara
- Orri-kopurua54
- Argitalpen-urtea2020
- ISBN978-84-17940-37-9


