"Bulego"
2019ko urtarrilean lehen pausoak ematen hasi zen diziplina anitzeko proiektua da Bulego.
Passepartout taldeko kideek, erreferentzi musikal zein kultural ezberdinetatik hornituz, proiektu berri baten aldeko apustua egitea erabaki zuten. Beren zaletasunaren profesionalizaziorako pauso bat eman eta ikusmira zabaltzeko helburuarekin hasi zen Bulego taldea. Betiere musikaren panorama garaikideari so eginez eta gaur egungo beharrei erantzunez sortutako iniziatiba bezala definitu izan dute taldea.
"Hegan" izeneko singlearekin estreinatu ziren Gaztea irratian, eta, hilabeteren buruan, YouTuben 13.000 entzunalditik gora eta Spotifyn 5000 entzule baino gehiago izan dituzte.
"Datorrena datorrela" izan da bigarren aurrerapen kanta, eta apirileko lehen astean kaleratu dute lyric bideo batez lagunduta. Azkenik, apirilaren amaieran estreinatu dute Bulego, sei kantaz osatutako lehen EPa.
Produkzioa: Eñaut Gaztañaga eta Tomas Lizarazu
Grabaketa eta nahasketak: Eñaut Gaztañaga
Masterizazioa: Estanis Elorza (Doctor Master)
Malutak abestiko ahotsa: Julia Urreaga
2019ko abenduan Gaztain estudioetan grabatua Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean.
Taldekideak
Tomas Lizarazu: ahotsa eta gitarra
Xabi Arrieta: bateria
Jontxu Ape: baxua
Ruben Lizarralde: gitarra
Itzi Beitia: teklatuak
Bulego taldea Interneten
Webgunea
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Abestiak
1. Biok
2. Hegan -bideoa-
3. Hirian
4. Datorrena datorrela
5. Zuen alboan
6. Malutak
Laburrean
- Egileak Bulego
- DiskoetxeaAutoekoizpena
- HizkuntzaEuskara
- Argitalpen-urtea2020
- LizentziaCopyright


