"Bizitza"
Gaia: Bizitza eta naturak gordeta duen jakinduria.
Girotzea: Natura.
Laburpena: Bizitza txiki-txiki hasten da, baina berehala hazten da, eta batzuetan erraza ez bada ere, beti eskaintzen dizkigu gauza miresgarriak eta bide berriak.
Nabarmentzeko alderdiak:
- Bizitzari eta naturari buruzko testu poetiko bat.
- Brendan Wenzel-en ilustrazio miresgarriek paisaia ikusgarriak eta izaki zoragarriak erakusten dizkigute, zehatz eta fin, eta naturarekiko estimu sakona (eta kutsakorra) adierazten dute.
- Bizitzako zailtasunen eta gauza bikainen inguruan umeekin hausnarketa egiteko aukera ematen du liburu hau irakurtzeak, inguruari behatuta.
- Bizitzari buruzko ikuspegi itxaropentsua ematen du.
- Testuaren zehaztasunari eta ilustrazioen edertasunari esker, esanahien edertasun eta aberastasun horixe haien inguruan bilatzeko gogoa piztuko zaie umeei.
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Ekologia / Ingurumena | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Kontzientzia soziala, elkartasuna, lankidetza | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Ausardia, iraunkortasuna.


