"Iker ikerlaria eta fantasia liburua"

  • "Iker ikerlaria eta fantasia liburua"

Bilduma: Txirrista. Zenbakia bilduman: 10.

Gaia: Irudimenaren indarra eta asmamenerako gaitasuna.

Girotzea: Ikerren logela eta Bilbo.

Laburpena: Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua... hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Umeen irudimena sustatzeko eta bultzatzeko kontakizun eredugarriak.
  • Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
  • Xarma bereziz doitzen du egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma hau, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
  • Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
  • Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.

Sustatzen diren balioak: Irudimena, buru argitasuna, ikerketak, asmakizunak, familiarteko harremanak, jakin-mina, umorea, ingurunearen ezaguera, hazkuntza pertsonala.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Xabier Olaso
  • IlustratzaileaEstibalitz Jalón
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa9,35 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua24
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-783-2