"Biribilean"
Biribilean du izenburu Mikel Markezek Mecca Recording Studiosen zuzenean grabatu duen lan berriak. Arkaitz Miner eta Julen Alonso izan dira alderdi musikala aberastu dutenak. Esti Markez, Mikelen alaba, eta Andrea Bidart, kaliforniako kantaria, izan ditu kantuan laguntzaile hiru ahotsetara. Markezek 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kanta berrikusi ditu, zuzeneko bertsio akustiko berri bat eskainiz. Nerabezaroan sorturiko "Baina berdin dio" eta "Zure begiek", askatasun sexualaren inguruko "Zertarako mugak jarri", Patxi Saizekin batera ekoitzi zuen "Galdetzen", azken hamarkadako "Hiri hartan izan zen" eta "Konplize ditut eta", baita festa giroko "John zaharra" abesti alaia ere. Kanta berri bat ere aurkezten zaigu grabaketa honetan, "Herrimina". Markezek harreman estua du euskal diasporarekin, horren lekuko da Mexikoko tradiziotik edaten duen kanta hau.
Partaideak
Mikel Markez: ahotsa eta gitarra
Arkaitz Miner: biolina, mandolina eta gitarra
Julen Alonso: trikitixa eta akordeoia
Esti Markez: ahotsa
Andrea Bidart: ahotsa
Abestiak
1. Baina berdin dio (4:58)
2. Hiri hartan izan zen (5:00)
3. Herrimina (4:19)
4. Zure begiek (4:33)
5. Zertarako mugak jarri (5:00)
6. Galdetzen (4:15)
7. Konplize ditut eta (3:44)
8. John zaharra (4:14)
Laburrean
- Egileak Mikel Markez
- DiskoetxeaAutoekoizpena
- FormatuaCD / MP3
- HizkuntzaEuskara
- Argitalpen-urtea2019
- LizentziaCopyright


