"Sua - Irabazi arte"

  • "Sua - Irabazi arte"

Realak berriz du historiarekin hitzordua. 80ko hamarkadako talde txapeldunaren arrakasten ondoren, 30 urte geroago final handi batera iritsi da gure taldeetako bat. Hauxe da txapela berriz lortzeko aukera. Emakumeen taldea Atletico Madrilen aurka lehiatuko da Granadako Erreginaren Koparen finalean. Jokalariek, talde teknikoak eta familia txuri-urdin osoak urduri, tentsioan eta ilusio handiz biziko dituzte final handiaren aurreko egunak. Gure jokalarien anbizioa eta borroka funtsezkoak izango dira. Guztiok dakigu nola amaitu zen. Ikus dezagun orain bidea nolakoa izan zen.

Aurkene Ariza edizio-burua eta zuzendaritzako laguntzailea izan da, besteak beste, El Conquistador del Pacífico (EITB) telebistako programan. Mikel Fuentesek Mugaritz BSO-ren (Felipe Ugarte, Juantxo Sardón, 2011) eta Gutik zura (Jon Maia, 2016) film luze dokumentalaren muntaketan parte hartu zuen. Biak lehen aldiz aritu dira zuzendari Sua - Irabazi arte filmean.

Fitxa

  • Zuzendariak: Aurkene Ariza, Mikel Fuentes
  • Gidoigileak: Aurkene Ariza, Mikel Fuentes
  • Ekoizpena: Real Sociedad de Fútbol SAD (Luis Arconada Lamsfus)
  • Argazkia: Jone Novo
  • Muntaketa: Aurkene Ariza, Mikel Fuentes
  • Musika: Haizea Huegun
  • Iraupena: 90 minutu


Laburrean

  • Egileak Aurkene Ariza, Mikel Fuentes
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright