"Kirol legez / Fair Play"
Kukai Dantza Konpainiak eta Realak Korner jaialdian aurkezteko egindako ikuskizuna. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Talde lanean eta harrobian oinarrituta, kirol legez.
Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai Dantza eta Reala. Ikuskizun honek baloreak eta izaera bat jarri nahi ditu futbol zelaia den agertokian. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna... aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitaeren parte bilakatuz.
Fitxa artistikoa
- Jatorrizko ideia eta koreografia: Jon Maya Sein
- Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Leire Otamendi, Martxel Rodriguez, Urko Mitxelena
- Zuzeneko musika: Zigor Lanpre DZ, Iñaki Telleria
- Jantziak: Iraia Oiartzabal
- Argiztapena: David Bernues
- Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta, Nagore Martinez
- Konpainia: Kukai Dantza
Ikuskizunaren fitxa
- Mota: Dantza
- Adina: Publiko guztientzat (haurrak 3 urtetik aurrera)
- Hizkuntza: Hitzik gabea
- Iraupena: 45 minutu
Laburrean
- Egileak Jon Maya Sein
- KonpainiaKukai Dantza Konpainia
- HizkuntzaBat ere ez
- Estreinaldi-urtea2019



