"Nevia"

  • "Nevia"

Filmazpit katalogoko filma. Euskarazko azpitituluekin.

Nevia 17 urteko nerabea da, eta Napoliko kanpoaldean hazi da. Gizona nagusi den mundu honetan emakume gisa errespeta dezaten lortzeak ez du zentzurik harentzat. Hori dela eta, Neviak kirol-arroparekin janzten hastea eta jarrera errebeldea hartzea erabakitzen du. Hala ere, zirku baten etorrerak ustekabeko aukera bat eskaintzen dio, bere bizitza alda dezakeena.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Nevia
  • Estreinaldi urtea: 2019 (Filmazpit katalogoan 2020tik)
  • Zuzendaria: Nunzia De Stefano
  • Gidoigilea: Nunzia De Stefano, Chiara Ridolfi
  • Ekoizpena: Matteo Garrone, Alessio Lazzareschi, Davide Tovi
  • Musika: Michele Braga
  • Muntaketa: Sarah McTeigue
  • Aktoreak: Virginia Apicella, Pietra Montecorvino, Rosy Franzese, Pietro Ragusa, Gianfranco Gallo
  • Argazkia: Guido Michelotti
  • Herrialdea: Italia
  • Jatorrizko izenburua: Italiera
  • Gaia: Emakume gaztea izatea Napoli kanpoaldeko testuinguruan
  • Iraupena: 86 minutu
Filmazpit

Laburrean