"Kostaldeko soinuak"

  • "Kostaldeko soinuak"

Itsasoa, ontziak, marinelak, arrantzaleak eta arraunlarien inguruko historiak eta istoriak aipatzen dituzten doinuen eskutik, kantuz kantu euskal kostaldetik paseo bat egitea proposatzen du Kostaldeko soinuak izeneko musika proiektu honek.

Guztira 16 pieza dira, herriz herri jasotakoak, Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko herri kantutegikoak.

Horietako lau hitzik gabeko dantza doinuak dira: "Pasaiako batelarien zortzikoa", Lapurdiko "Kaskarote dantza", "Mariñelen polka" eta "Lekeitioko kaixarranka".

Beste 14 abestien hitzetan hamaika gai: ontzietan pasatako goseteak, ekaitzak, tragediak, baleen arrantzatzearen kontakizunak, itsas herrietako gertakizunak, Kristobal Colon bizitza kontatzen duen bertso sorta, emigrazioa, Ternuara joaten ziren marinelen beldurrak...

Gehienak euskal herri kantutegiko piezak dira, besteak beste XX. mende hasieran argitaratutako R. M. Azkueren Cancionero Popular Vasco eta Aita Donostiaren Cancionero Vasco kantutegietatik hartuak. Besteak berriagoak dira; "Pasaiako batelarien zortzikoa" herri doinu batean oinarriturik Pablo Sorazabalek prestatu zuen dantza doinua, eta "Partida tristea Ternuara" XVIII. mendeko hitz zaharrei taldeak jarritako doinua.

Laukote talde formatuan, disko honetan ahotsekin batera euskal herri musikan erabili izan diren hainbat soinu-tresnen hotsak entzuten dira, batzuk oraindik erabiltzen direnak eta beste batzuk aspaldian erabilitakoak, hala nola akordeoia, txistua eta danbolina, alboka, klarinetea, dultzaina, dultzaina, txalaparta...

Taldekideak

  • Juan Mari Beltran: txistua, zarrabetea, xirolarruak, txalaparta, alboka, dultzaina, flauta, klarinetea, xirula eta koruak
  • Ander Barrenetxea: ahotsa, atabala, danborra, panderoak, txalaparta, txaramelak, dunbala eta danbolina
  • Errege Belda: akordeoia, koruak
  • Aitor Gabilondo: ahotsa

Abestiak

1. Pasaiako batelarien zortzikoa (2:27)
2. Ene muthilik ttipiena (3:32)
3. Brodazalearen kantorea (8:22)
4. Kaskarote dantza (2:21)
5. Ontzi bat egin da (2:17)
6. Jeiki, jeiki, etchenkuak (3:39)
7. Milla zortzireun da cincuenta y cuatruan (3:29)
8. Pasaiako herritik (3:57)
9. Ale, arraunean (3:11)
10. Kristobal Colón (4:45)
11. Santulari zetan doa Portugaletera (1:59)
12. Barkora, mariñelak (2:41)
13. Partida tristea Ternuara (1798) (5:12)
14. Mariñelen polka (2:54)
15. Itsasoa laino dago (2:54)
16. Lekeitioko kaixarranka (5:03)


Laburrean

  • Egileak Juan Mari Beltran
  • DiskoetxeaNo-CD Rekords
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright