"Folklore"
Nekazal ingurune batean musika urbanoa egiten duen taldea da Dupla. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hopa nahasten dituen pop musika da beraien marka.
Aguraingo bikote hau YouTuben jartzeko ikus-entzunezko kapituluak egiten hasi zen 2018ko neguan, eta kanta horiek eman zioten forma lehen EPari. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen ikuskizun bisuala sortzen dute.
Beren proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoz, Durangoko Azokan aurreneko lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean.
Filosofia berritzailearekin bat eginez, beren musika aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta gozoki musikatuak diseinatu zituzten: Duplatxusak.
Gozoki horiek estalkian QR kode bat daukate. Mugikorraren bitartez kode hori irakurtzean, beraien webgunera eramaten du eroslea, eta, bertan, beren musika entzuteko edo deskargatzeko aukera dauka.
Abestiak
1. Badator (3:05)
2. Folklore (3:06)
3. Dantza gaua (3:22)
4. Milenials (3:52)
5. Nahi dudana izango naiz (3:36)
Laburrean
- Egileak Dupla
- DiskoetxeaRuralKids
- HizkuntzaElebiduna
- Argitalpen-urtea2019
- LizentziaCopyright


