"Babian zaude!"
Julia ez da batere zentratzen, badirudi bere munduan bizi dela, Juliak hodeietan du burua... Bere amak deitzen dion bakoitzean, ez du lehenengoan erantzuten, bere lagunak Juliarekin jolasten ari direnean, askotan, galdu egiten dute. Kontua ez da Julia despistatua dela, baizik eta beti Babian dagoela.
Baina zer dago Babian? Zergatik nahiago ote du bere irudimenaren zokoetan galdu? Agian ez du gustuko ikusten duena, habitatzen duen mundua ez zaio ederra iruditzen, eta hori dela eta, nahiago du Babia urrunean bizi. Irudimenari eskainitako gorespen-kantua da Babian zaude!, gutxien gustatzen zaigun errealitatea aldatzeko guztiok dugun gaitasunari eskainia.
Producciones Maestras antzerki-taldeak ikuspuntu jostagarri, zuhur eta errespetuzkoa erabiliz, haurtzaroari lotuta doazen gaiak jorratzen ditu. Jatorrizko soinu-banda eta zaindutako ikus-entzunezkoak gehigarri dituela, antzerkira datorren ikuslegoak taularatze zorrotza ikusteko aukera izango du, eta guztiek gozatu eta hunkitu daitezen nahi genuke, guk geuk gozatzen dugun adina, ia-ia.
Fitxa
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Maestrojuán
- Aktoreak: Adriana Salvo, Iratxe García Úriz, Ángel García Moneo
- Jantzien diseinua: Edurne Ibáñez
- Soinu-espazioaren diseinua: Gorka Pastor
- Argiztapenaren diseinua: Koldo Tainta
- Eszenografiaren diseinua: Koldo Tainta y Producciones Maestras S.L.
- Ilustrazioa: Idoia Iribertegui
- Ikus-entzunezkoen sorkuntza: Acrónica Producciones
- Diseinu grafikoa: El Colectivo
- Argazkia: Mikel Legaristi
- Ile-apainketa: G&V Estilistas
- Ekoizpena: Ángel García Moneo
- Itzulpena: Izaskun Mujica
- Adina: 5 urtetik gorako jendearentzat gomendatua
- Iraupena: 50 minutu


