"Aquí no paga nadie"
Con la que está cayendo taldeak Darío Foren lan hau aukeratu zuen komedia satirikoa delako eta gaur egungo gai sozial bat lantzen duelako. Lehen irakurketatik pertsonaiekin identifikatuta sentitzen gara; izan ere, adimena eta umorea erabiltzen dituzte bizitza aurrera ateratzeko, bizi diren baldintzak txarrak izan arren. Pertsonaiak bizirik ateratzen dira mundu zail batean, non ordena eta legea errespetatu behar diren, baina legeak ez dio langileari laguntzen eta ordena ez da dirudiena.
Oinarri horrekin, konpainiak Aquí no paga nadie lana eszenaratzeko proiektua hasi zuen. Lana 70eko hamarkadan idatzi zen baina, hala ere, gaur egun pil-pilean dagoen gaia lantzen du.
Lana 80ko hamarkadako Bilbon kokatzen da, zehazkiago Euskaldunako gatazkan, urte batzuk lehenago Foren Italian bizi izan zen egoera baten antzekoa baita. Euskaldunako gatazka langileen mugimenduaren errebeldiaren testuinguruan kokatzen da, sindikatuek eta erreformaren taldeek inposatutako adostasun sozialaren aurka dago, itun sozialen, birmoldaketa planen eta kaleratze negoziatuen aurka dago. Garai hartako audio batzuek errebolta hartara eramango gaituzte.
Fitxa
- Jatorrizko testuaren egilea: Dario Fo
- Bertsioa eta zuzendaritza: Loida A. Gómez
- Aktoreak: Iratxe Azkarategi, Guadalupe Padilla, Juani Hernández, Maite Fernández, Noelia Ortega, Aitziber Ignacio, Patxi Gaztañaga, Sergio Padierna, Alex Quiroga
- Jantziak eta eszenografia: Con la que está cayendo, Loida A. Gómez
- Argiztapena eta soinu-espazioa: Loida A. Gómez
- Iraupena: 80 minutu



