"Lili"
Lili gazteriarendako den albun bat da, norberari dugun estima da gaia liburuño huntan ; gai bat aski ez aski aipatua gazte literaturan.
Jack Kornfield, gogoetatzaile budista amerikarrak dion bezala : « Ez badugu amodiorik guhaurendako, ez gira sekulan kapable izanen beste norbaiten maitatzerat ».
Hau da Liliren ixtorioaren bilbea, besteak maite dituena ... hainbeste plazer nahi duen egin besteri, nun bere burua ahanzten duen eta ez duen gehiago errespetatzen.
Lehenbizik maita dezagun gure burua, besteak maitatu aintzin, hau da Lilik deskubrituko duena, eta azkenean horrek du bere bizia kanbiatuko.
Iluztrazioak marraztuak izan dira Txinako ankrearekin, kolore biziak argitan emanez eta ez direnak egoiten luzaroan, argi erakusten baidute ixtorioaren gaia, eta idekitzen daukute mundu ezezagun batean landarez eta lorez osatua dena.
Laburrean
- Egileak Amaia Hennebutte
- ArgitaletxeaZTK Diskak
- Zenbatekoa15,00 €
- HizkuntzaEuskara
- Orri-kopurua36
- Argitalpen-urtea2017
- LizentziaCopyright
- ISBN979-10-93099-23-1


