"Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama"

  • "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama"

Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat... Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea... horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek 2016ko Joseba Jaka beka irabazi zuen.

ISBN: 9788490276921 (paperean) / 9788490276938 (liburu elektronikoa)

Alaine Agirre: "Neure amari zuzendutako maitasun-adierazpen bat da"

Irakurri lehen orrialdeak [PDF - 58,6 KB]

Erosi liburua


Elkar

Laburrean

  • Egileak Alaine Agirre
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa18,00 € (paperean) / 10,44 € (liburu elektronikoa)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua180
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright