"Negua"
Euskal Herriko neguaren amaierako errituak mugimendu bihurtzearen ondorioa da Negua; izan ere, herrialde honetan inauterien asaldurak beste urtaro bati lekua uzten dio, naturaren berritzeari.
Ikuskizuna ibilbide emozional bat marraztuz doa abiapuntutzat euskal sinbologia eta mitologia hartuz. Bertan, mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek bat egiten dute helburu bakarra lortzeko: gaua gainditu eta negutik irtetea.
Gaur egun are beharrezkoagoa delako sustraietara itzultzea.
BILAKA-Iparraldeko Koreografia Zentroa
Talde gazte honek Etorkizuna Kontzeptuak izenaz aurkeztu zuen bere lehen lana, Leihotik, Umore Azokaren 2015eko edizioan. Orain, Bilaka Iparraldeko Koreografiak Sortzeko Zentroa da. Euskal dantzen askotariko estetika oparora zabalik dagoenez, haren sorkuntzak koreografo entzutetsuekin egindako lanaren eta talentu gazteen aldeko apustuaren emaitza dira.
Fitxa artistika
- Koreografia: Mathieu Vivier
- Dantzariak: Jérôme Arhancet, Cybèle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Kepa Labescau, Peio Labeyrie, Mikel Larralde, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Matthieu Morisson, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier
- Musika: Paxkal Irigoyen, Xabi Etcheverry, Nicolas Armendariz
Harremanetarako
BILAKA-Iparraldeko Koreografia Zentroa
Mathieu Vivier
(+33) 633 851 490
bilaka.zentroa@gmail.com
www.bilaka.com




