"Munduak guztiontzat beharko luke"
BBK-k eta Bizipoza elkarteak bost animazio-film labur egin dituzte, euskarazko haur-ipuinetan oinarrituta; hain zuzen ere, eguneroko bizitzan premia bereziak dituzten adin txikikoen zailtasunei buruz era hezigarrian sentsibilizatzeko helburua dute.
Film labur hauek material pedagogikoa izango dira Bizkaiko 280 ikastetxetan, ikasgeletan hezkuntza-tresna legez erabiltzeko bidaliko zaie-eta. Proiektu hau ikus-entzunezko hiru joko elkarreragilerekin osaturik dago.
Hautaturiko ipuinak aurrez Irria aldizkariak argitaraturikoak dira -aldizkaria Irrien Lagunak Kluba kultura-elkarteak argitaratzen du- eta Bizipozarekin kolaboratzen duten elkarteen lan edo beharra ematen dute ezagutzera: Kale Dor Kayiko, Gure Señeak, Aspanovas Bizkaia, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Gizakien Lurra. Egoera ahula, gaixotasun arraroak edo adimen-urritasunen bat duten umeen kolektiboen ongizaterako beharrean dihardute guztiek.
Ipuinen fitxa
- Animazioa eta jokuak: Lotura Films (Imanol Zinkunegi, Aitor Etxebeste, Joseba Ponce, Eduardo Elosegi, Miren Berasategi, Juanba Berasategi)
- Audio nahasketak eta zaratak: Iñigo Etxarri
- Ahotsak: Pello Artetxe, Aintzane Gamiz, Josu Mitxelena, Miren Aranburu, Maria Gomez, Josu Diaz
- Irrien Lagunak Klubaren Irria aldizkariko ipuinak: Amagoia Mujika (testuak), Jose Angel Lopetegi (marrazkiak)
- Ekoizpena: BBK, Bizipoza






