"Baladas para un autorretrato"
Zortzi abestiz osatutako diskoa da Baladas para un autorretrato. Lan berriari buruz hauxe dio kantautore donostiarrak: "Nire egunetan zehar egindako bidaia bat dira, nire atzealdeko patioetara egindako begirada bat; kontzientziaren eta oroimenaren, afektuen eta ahazturen hutsarteen eremu basotsuetara; maiz behelaino lodi batek estalitako lurraldeak dira horiek denak, bihotz izoztu bat puskatzeko moduko zuritasuna duen behelaino batek".
Disko digitala Spotify, Apple Music/iTunes, Deezer eta YouTube plataformetan dago; disko fisikoa, berriz, www.subterfugeshop.com webgunean eros daiteke.
Laburrean
- Egileak Diego Vasallo
- DiskoetxeaSubterfuge Records
- Zenbatekoa20,95 € (LP+CD+kartela) / 17,95 € (biniloa) / 9,95 € (kasetea) / 6,99 € (digitala)
- FormatuaBiniloa / CD / kasetea / MP3
- HizkuntzaGaztelania
- Data2016
- LizentziaCopyright


