"Vitoria-Gasteiz akuarelan eta bertsoan"
Javier Ortiz de Guinea margolariak eta Tito Murua, Jose Ignacio Besga, Karmele Lopez de Uralde, Aurora Nieva eta Elisa Rueda poetek bultzatu dute Vitoria Gasteiz akuarelan eta bertsoan liburuaren argitalpena. Gasteizko Udalak 2.000 ale atera ditu lehen argitalpenean (1.500 gaztelaniaz, 250 euskaraz eta 250 ingelesez), liburu-dendetan (Elkar y La Afición Literaria, besteak beste) salgai daude eta prezioa 30 euro da, aleko.
Liburuak hiriko historiaren ibilbidea egiten du: muinoko lehenengo biztanleen garaietatik hasi eta muino berean mende batzuk geroago eraiki zen Gasteizeraino, Erdi Aroko Gasteizko jauregiak eta txokoak zeharkatuta, zabalgunea, Gasteizko begiratokiak eta gure egunetan amaitu arte. Horretaz gain, argitalpenak keinu egin die hiriko lau dorreei, bakoitzari orrialde bikoitza eskainita.
Laburrean
- Egileak Javier Ortiz de Guinea [et al.]
- ArgitaletxeaGasteizko Udala | Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
- Zenbatekoa30,00 €
- HizkuntzaElebietan
- Data2015
- LizentziaCopyright
- ISBN978-84-96845-54-1


