Sopuerta: mugikortasun jasangarria sustatuz auzoak lotu

Lekua: Sopuerta (Bizkaia)
Modalitatea: Ingurumena
Helburua: Galtzada erreala garbitzea eta egokitzea, auzoak ikastetxearekin eta herriaren erdigunearekin lotzeko
Egunak: Abuztuaren 2tik 16ra
Adina: 18 – 26 urte
  Aniztasun funtzionala duten gazteentzat: 18 – 30 urte
Plaza-Kopurua: 20
Mota: Estatukoa
Hizkuntza: Gaztelania - euskara

Sopuerta da Enkarterriko udalerri zaharrenetako bat, eta historia handieneko bat, bereziki meatzaritzan duen iraganagatik. 

Sopuerta

Dorre bandokide ugari daude herrian, eta horregatik da ezagun batez ere. Leku estrategikoan dagoenez, oso gune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan, eta ibaitik gertu dauden defentsarako eraikinak guda askoren lekuko izan ziren. Garay eta La Puente dorreak Sopuertako udalerriaren historia luzearen bi adibide baino ez dira. 

Era berean, Pisoraca galtzada erromatarra ere azpimarratzeko modukoa da, eskualdean erromatarrak egon zirela erakusten baitu. Bide horri jarraituz, Erdi Aroko zubi erromatarra igaroko dugu, eta Sopuertako hainbat gune bisitatu ondoren, Urrutia dorreraino iritsiko gara.

Horrez guztiaz gain, minerala erretzeko bi labeengatik da ezaguna Sopuerta. Monumentu artistiko dira egun. Izan ere, Enkarterri eskualdean burdin minerala zegoen, eta horri esker leku aberatsa izatera iritsi zen.

Informazio gehiago:

AUZOLANDEGIAREN DESKRIBAPENA

Auzolandegi honen helburua benetako galtzada erreala garbitzea eta egokitzea da, auzoak ikastetxearekin eta herriaren erdigunearekin lotzeko, errepide orokorra erabili behar izan gabe. Sopuerta Bizkaiko Enkarterrietako eskualdean dagoen kontzeju bat da. Topografikoki, ia 43km2-ko hedaduran banatzen da. Sopuerta, 13 auzotan banatua dago, horietako batzuen arteko distantzia 14km-koa da. Ikastetxe bakarra La Baluga auzoan dago, Mercadillo auzotik (kontzejua eta udalerriko hiriburua) 7,5 km-ra, Castañotik kilometro batera eta San Martin del Carral auzotik (auzorik jendetsuenak) 3 km-ra. Auzo horiek guztiak probintzia edo udal-errepideen bidez lotuta daude, eta zenbait zatitan espaloietan ibiltzeko zailtasunak dituzte.

Sopuerta

Kontuan izan behar da 2017an 2596 biztanle izan dituela, eta, beraz, biztanleria-dentsitatea 60,46 biztanlekoa da km2 bakoitzeko.

Hazian Kultur Elkarteak, Sopuertako Udalarekin batera, proiektuaren bideragarritasuna ikusi du eta proiektua 3 fasetan osatzeko aukera aztertzea erabaki da:

  • fasea: Mercadillo auzoa San Viator zentroarekin lotzea (Proiektu honen xedea)
  • fasea: San Martin del Carral auzoa - Mercadillo-San Viator
  • fasea: El Castaño- San Viator auzoa

Urte honetan, iaz egindakoarekin jarraituz, Mercadillo auzoaren eta San Viator Zentroaren arteko lotura bukatzean datza auzolandegia.

2021eko auzolandegian parte hartzen duten pertsonen zeregina izango da trazaduraren lehen fasearekin jarraitzea. Fase hori 2019an egin zen eta 2020an ezin izan zen jarraitu, Covid 19ren munduko pandemia dela eta. Benetako galtzada zaharra ateratzen eta garbitzen jarraitzea, pertsonen eta lur orotako bizikleten pasabidera egokituz.

ANIMAZIO JARDUERAK

Animazio taldeak hainbat ekintza proposatuko ditu, auzolandegiko partaideen eta auzolandegia hartuko duen komunitatearen arteko harremanak sendotzeko eta lanak garatuko diren ingurunea hobeto ezagutzeko. Bestalde, Euskadiko kultura eta ohiturak ezagutzeko lagungarriak izango dira.

Txangoak, bisita kulturalak Euskadiko hiri nagusietara eta kostaldera, kirol-ekintzak, jolasak… antolatuko dira. Besteak beste, Guggenheim museora bisita, piraguak Bilboko itsasadarrean, Loizaga Dorrera bisita, Sopuerta Abentura…

Ekintza horiek guztiak arratsaldero eta asteburuetan egingo dira, eta bertan auzolandegiko kide guztiek parte hartuko dute.

Programa aurrerago zehaztuko da programa. .Animazio taldeak kontuan hartuko ditu boluntarioen proposamenak.

ERAMAN BEHARREKO GAUZAK

  • Lo-zakua (ez dago izararik)
  • Burkoa (behar baduzu)
  • Garbitasun pertsonaleko artikuluak
  • Dutxarako eta igerilekurako toallak
  • Berokiak eta euritako arropak
  • Mendiko oinetakoak eta kirola egitekoak
  • Kapela eguzkitarako
  • Eguzkitako krema
  • Eguzkitako betaurrekoak
  • Bainujantzia eta bainu-txanoa
  • Txankletak
  • Motxila txikia txangoetarako

ERAMAN BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo atzerritzar-txartela edo pasaportea.
  • Osasun-txartel indibiduala

KOKAPENA ETA OSTATUA

AUZOLANDEGIAN HASTEA

Auzolandegiaren lehen egunean, Bilbon 18:00etan, Bilboko geltoki intermodala. Gurtubay, 1. 48013 Bilbao (Bizkaia).

Ordu horretarako iritsi ezin denak (betiere, justifikatutako arrazoi bat dela medio), aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, eta hurrengo 24 orduetan, bederen, ailegatu beharko du auzolandegira.

NOLA HELDU

Bilbotik:

Vitoria-Gasteiztik:

Donostiatik:

AUZOLANDEGIAREN AMAIERA

Auzolandegia azken egunean amaituko da, gosaria hartu eta gero, goizeko 09:00ak eta 10:00ak bitartean.

ASEGURUA

Eusko Jaurlaritzak partaide bakoitzari istripurako eta erantzukizun zibilerako asegurua egingo dio.
Hala ere, gazte bakoitzak bere osasun-txartel indibiduala ekarri beharko du auzolandegira.

HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA E-POSTA

Eusko Jaurlaritza. Gazteria Zuzendaritza:

KUOTA

110 €

ARAUAK

Auzolandegian izena eman baino lehen, auzolandegietako arauak ezagutzea komeni da.

PLAZARI UKO EGITEA ETA KUOTA ITZULTZEKO ESKATZEA

Informazio guztia Uko egitea eta itzulketak orrian dago.