Izena Nola Eman

ETXEBIDEn izena emateko betekizunak betetzen badituzu eta beharrezko dokumentazioa bildu baduzu, izena emateko inprimakia bete dezakezu.

Inskripzioa erabat modu elektronikoan aurkeztu nahi baduzu:

  • Egiaztatu behar den dokumentazioa baduzula formatu elektronikoan (pdf motako fitxategiak, gehienez ere 3 MB). Aldez aurretik kontsulta dezakezu zer dokumentazio behar den zure kasuan.
  • Eskaera sinatzeko, Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri elektroniko baliodun bat behar duzu (B@kQ ziurtagiria, NANe eta/edo ONA txartela) Informazio gehiago duzu hemen, baliozkoak diren bitarteko elektronikoei buruz.

Izapidea amaitu ondoren:

  • Eskaeraren sarrera-erregistro ofiziala duen egiaztagiri bat inprima dezakezu.
  • Zure ziurtagiri elektroniko balioduna erabiliz sar zaitezke zure espedientera, eta haren egoera kontsultatu.

Eskaera formalizatzeko orduan, gogoratu:

  • Pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitate edo gehiagotan egon.
  • Eskaera 2 urtean behin berritu beharko duzu.

Eskaera

Nahiago baduzu, online bete dezakezu inprimakia, gero inprimatzeko eta paperezko dokumentazioarekin batera aurkezteko:

  1. Izapidea amaitzean aurkezten den PDF dokumentua inprimatu behar duzu, online inprimakian sartutako datuak berretsi ondoren.
  2. Eskaeraren titular izango diren familia-unitateko kide guztiek sinatu behar dute eskaera.
  3. Eskaera eta eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu behar dituzu. Horretarako, bi aukera dituzu:
    • Aurrez aurre:
      • Etxebiderekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten udaletan, zure erroldatze-udalerria bada: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao, Getxo, Vitoria-Gasteiz, Oiartzun, Urretxu, Zumaia eta Zarautz (arreta Zarautz-Lur zerbitzuan).
      • ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren leihatiletan, hitzordua eskatuta:
        - Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz.
        - Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao.
        - Andia 13 - 20003 Donostia.
    • Postaz, eskaera dagokion lurralde-ordezkaritzara bidalita.sta bitartez:
      • Araba: Samaniego 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz
      • Bizkaia: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
      • Gipuzkoa: Andia 13 - 20003 Donostia

Eskaera