Sestao

“Vega Galindo” Bizitegirako Hiri Lurzoruaren Area mugakidea da Sestaoko hirigunearekin, eta Sestaoko eremu narriatuak berregituratu eta biziberritu daitezen bultzatzeko diseinatu da. Aurrekoaren harira, babes publikoko etxebizitzetarako lurzorua eskaintzen da. Ekimen honen helburua da arrazoizko prezioetan etxebizitzak izatea eta birgaitze-areetako egoiliarrak errazago birkokatzea.

"La Punta" eremuan guztira 1.351 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da. Horietatik 625 Visesarenak dira, eta bi egikaritze-unitatetan (UE1 eta EU2) banatuta daude. Gainera, guztietatik 946 etxebizitza babesaren pean egongo dira. EU1 eremuan, Visesak dagoeneko 163 etxebizitza babestu sustatu ditu, gizarte-laguntzako etxebizitzak eta alokairuko nahiz salmentako babes ofizialeko etxebizitzak barne, eta gaur egun alokairuko babes ofizialeko beste 180 etxebizitza eraikitzen ari da.

“Vega Galindo” Sestaoko proiektuak oso gizarte-kutsu sendoa du. Hala, infraetxeen ordez etxebizitza duinak egingo dira, garraio-azpiegiturak berrantolatuko dira sarbideak eta Sestaorekin nahiz udalerri mugakideekin konexioak hobetzeko, eta San Frantzisko Campa, Bilboko itsasadarraren ondoan dagoen aisialdiko eremua, biziberrituko da.

Ingurumenaren ikuspegitik, proiektua azpimarragarria da Galindoko itsasadarraren inguruena hobetzen baitu. Jendeak gozatzeko ibaiertzak berreskuratuko dira, industria-lurzoruak deskontaminatu eta 5.700 m² urbanizatuko dira EU1 eremuan. Horrez gain, area honetan indusketa arkeologiko garrantzitsua gauzatu da, Bizkaian orain arte aztertutako handiena, azalerari dagokionez.