Sartu online hitzorduaren zerbitzu berrian

Lanbidek online hitzordua eskatzeko zerbitzua hobetzen duen bertsio berri bat jarri du martxan, www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bidez.

Lanbiderekin hitzordua eskatzeko, Nire Lanbidenet-era sartu beharko duzu. Bertan, hitzorduaren eskaera erlaitza aurkituko duzu.

Nire Lanbidenetera sartzeko gakoa gogoratzen ez baduzu, eskatu hemen gakoa berreskuratzea.

Prozesu erraz baten bidez, hitzordua eskatu ahal izango duzu curriculuma aldatzeko, zure enplegu-eskaera kudeatzeko, dokumentazioa erregistratzeko eta/edo entregatzeko eta DSBE/PVC/IMV prestazioei buruzko informazioa eskatzeko, besteak beste

Prozesua honako hau da:

1. Aukeratu hitzorduaren arrazoia

2. Aukeratu hitzordurako eguna eta ordua

3. Berretsi harremanetarako datuak hitzorduaren berrespena bidaltzeko

4. Hitzorduaren baieztapena lortu

Hitzordua berretsi ondoren, hitzorduari buruzko informazioa iritsiko zaizu adierazten duzun helbide elektronikora eta Lanbideren eskarian erregistratuta duzun telefono-zenbakira.

Garrantzitsua da kontutan hartzea hitzordu bakarra eskatu ahal izango dela; beraz, hitzordua aldatzeko, beharrezkoa da gordeta dagoena ezabatzea eta beste bat sortzea.

Dagoeneko gordeta dagoen hitzordua ikusi ahal izateko, "Zure hitzordua aurkitu" botoiari emango diogu. Hitzordua eskatzeko lehen orrian aurkituko duzu.



Lanbiden izena emanda ez dauden erabiltzaileek ere hitzordua eskatu ahal izango dute HOMEtik, Arreta/bulegoak atalean, eta, ondoren, hitzordua eskatzeko botoian klik eginda.

Lanbiden erregistratu gabeko erabiltzaileentzako hitzorduaren zerbitzua estekaren bidez, informazio orokorrerako  hitzordua hartu ahal izango dute.

Oso garrantzitsua da erreferentziazko Lanbideko bulegoan hitzordua eskatzea. Horretarako, bizi zaren udalerriko posta-kodea sartu beharko duzu.

Hitzordua eskatzeko prozesua berbera izango da, eta, azkenik, hitzorduaren baieztapena jasoko duzu adierazi diguzun posta elektronikora.

Hitzordua eskatzeko orri nagusitik kontsultatu edo ezabatu ahal izango duzu hitzordua, "Zure hitzordua aurkitu" botoian klik eginda.