57. 2015-2020ko Osasun eta Lan Segurtasunaren EAEko Estrategia

Helburuak

2015-2020rako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategiak iraun bitartean, modu ordenatuan eta eraginkorrean gauzatuko dira EAEko langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko jarduerak.Gure lurraldeko biztanleria aktiboaren lan-baldintzak eta lan-bizitzaren kalitatea hobetu nahi dira, laneko istripuak eta gaixotasunak murriztuz eta lan-ingurunea sustatuz, herritarren osasuna hobetzeko.

Estrategia hori tresna partekatua eta parte-hartzailea da, eta haren baitan bideratuko dira laneko arriskuen prebentzioan ari diren eragile guztien jarduerak, Eusko Jaurlaritzaren gidaritza sendoarekin.Euskadiko lanaren segurtasuna eta osasuna aztertzean, hainbat behar detektatu dira:

  • Laneko arriskuen arloko Europako marko estrategikoa moldatzea EAEko errealitatera eta ezaugarrietara.
  • Eragile askok esku hartzen duten esparrua denez, horien guztien jarduera biltzea eta kohesionatzea.
  • EAEko laneko segurtasun eta osasuneko eredua ezartzeko politiken markoa finkatzea.
  • Gizartean eman diren paradigma-aldaketei erantzutea eta berrikuntzaren alde egitea.
  • Helburuak markatzea eta kudeaketa-tresna bat edukitzea, ea haiek betetzen diren zaintzeko.

Hala, Estrategiak helburu estrategiko hauek ditu, indarrean dagoen bitartean:

  1. Lan-ingurune segurua eta osasungarria: lana ez da kaltegarria osasunarentzat.
  2. Laneko arriskuak prebenitzeko kultura, hau da, lanean jokabide seguruak eta osasungarriak.
  3. Laneko arriskuen prebentzioan aritzen diren eragileen arteko lankidetza, elkarrizketa eta parte-hartzea.
  4. Langileen lan-baldintzak eta bizi-kalitatea etengabe hobetzea, euskal enpresen bikaintasunaren seinale.
  5. Herri-administrazio liderra, laneko arriskuen prebentzioa lehenesten duena.
  6. Erronka berriei aurre egiteko gaitasuna, arrisku berriak ezagutuz eta kudeatuz.
  7. Lana egokitzea pertsonen ezaugarri eta gaitasun aldakorretara.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

2015-2020rako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategiak lau ardatz proposatzen ditu, eta bertan txertatzen dira laneko arloak eta ildoak.

1. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA (LAP)

  • LANEAN OHITURA SEGURUAK ETA OSASUNGARRIAK SUSTATZEA
    • L.1.1 LAPi buruzko komunikazioa eta kontzientziazioa hobetzeko estrategiak eta tresnak garatzea, batez ere ETEentzat.
    • L.1.2 LAP hartzea lehiakortasunaren, kalitatearen eta ongi egindako lanaren faktoretzat.
    • L.1.3 LAP ezagutaraztea hezkuntzako maila guztietan.
    • L.1.4 Teknologia berrien komunikazio-bideak indartzea.
    • L.1.5 Komunikabideen inplikazioa sustatzea, laneko segurtasuna eta osasuna bultzatzeko.
  • ERAGILEEN INPLIKAZIOA ETA LAGUNTZA
    • L.1.6 Gizarte-eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan helburu bateratuak adosteko eta lortzeko.
    • L.1.7 Enpresetan prebentzioaz arduratzen diren eragileen jarduna bultzatzea.
    • L.1.8  Herri-administrazioak eragileen arteko harremanak sustatzea.

 2. LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNARI BURUZKO JAKINTZA SORTZEA ETA ZABALTZEA (INFORMAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA IKERKUNTZA)

  • L.2.1 Informazioa sustatzea osasun-kalteei buruz eta prebentzio-jardueren eraginkortasunari buruz.
  • L.2.2 Enpresetan arriskuak kudeatzeaz arduratzen diren eragileen prestakuntza sustatzea.
  • L.2.3 Ikerkuntza sustatzea, enpresetan aplika daitekeen jakintza sortzeko.
  • L.2.4 Ikerkuntza sustatzea, teknologia-esparru berritzaileetako prozesuen arriskuei buruz eta produktu berriei buruz.
  • L.2.5 Ikerkuntza sustatzea, lana antolatzeko modu desberdinei buruz eta lan-harremanen aldaketei buruz.
  • L.2.6  Ikerkuntza sustatzea, mundu globalizatuan langileen mugikortasunak eragiten dituen arrisku eta patologia berriei buruz.

 3.  LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA KUDEATZEA

  • ARRISKUAK KUDEATZEA ETA LAN-BALDINTZAK HOBETZEA
    • L.3.1 Kudeaketa prebentiboan funtsezkoak diren tresnak hobetzea.
    • L.3.2  Arriskuak prebenitzea, kontrolatzea eta borrokatzea, lan-baldintzak hobetuz.
  • ENPRESETAN PREBENTZIOA TXERTATZEA
    • L.3.3 ETEen eta mikro-ETEen kudeaketan LAP txertatzea.
    • L.3.4 Ezbehar-tasa altuak edota arrisku handiak dituzten enpresetan eta jardueretan istripuen eta gaixotasunen prebentzioa sustatzea.
    • L.3.5  Lehen sektoreko enpresen problema partikularrak jorratzea.
  • LANA PERTSONA BAKOITZERA EGOKITZEA
    • L.3.6 Zenbait kolektiboren behar espezifikoak asetzea, lan-baldintzei eta laneko arriskuen prebentzioari dagokionez.

4. HERRI-ADMINISTRAZIOAK

  • POLITIKA PUBLIKOEN KOHERENTZIA ETA KOORDINAZIOA
    • L.4.1 Herri-administrazioen kudeaketan LAP txertatzea.
    • L.4.2 Zeharkako eta sektoreetako politika publikoek laneko segurtasuna eta osasuna aintzat hartzea.
  • AHOLKULARITZA ETA KONTROLA ARAUTEGIA APLIKATZEKO ORDUAN
    • L.4.3 Arautegia aplikatzeko eta hura betetzen dela kontrolatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa.
    • L.4.4 LAPen arautegia berrikustea eta egokitzea gizarteko, ekonomiako eta laneko egoera berrietara.
  • ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA
    • L.4.5 Koordinazioa eta lankidetza sustatzea herri-administrazio eta -erakundeen artean, helburu bateratuak lortzeko.
    • L.4.6 Erakundeen eta administrazioen lankidetza sustatzea, istripuen edo gaixotasunen ondorioz gaitasunak gutxitu zaizkien pertsonak laneratzeko, birgaitzeko eta beren prestakuntza eguneratzeko.

Denborazko konpromisoa

2015-2020rako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategiaren ekintzak gauzatuko dira hark iraun bitartean, gehienak sakontasun handiko ekimenak baitira, hainbat urte eskatzen dituztenak. Gobernu Sailek eta Osalanek abiaraziko dituzte urteko planetako jarduerak.

Urteko Planei jarraipen eta ebaluazio zehatza egin, eta kontrol-organoei eta herritarrei aurkeztuko zaizkie emaitzak.

Planeko kudeaketa organoak

2015-2020rako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Estrategia ezartzeko, haren jarraipena egiteko eta hura ebaluatzeko sistemak bi erantzukizun-maila aurreikusten ditu: estrategikoa eta exekutiboa.

Estrategiaren garapena zuzentzeaz arduratuko da sailarteko Batzorde bat (lehendakaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarena, lehendakariordetza Osalanena, eta bertan egongo dira zerikusia duten Sailak, hau da, Osasuna, Herri-administrazio eta justizia, Ekonomiaren garapen eta lehiakortasuna, Hezkuntza, hizkuntza-politika eta kultura, eta Segurtasuna).

Estrategia ikuskatzeaz arduratzen da Osalan buru duen Batzorde Tekniko bat, eta bertan daude ordezkatuta Plana gauzatzeko erantzukizuna duten Organo guztiak.

Gizarte-eragileek ere parte hartzen dute Estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa egiten, Osalanen Batzorde Nagusiaren bidez.

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Estrategia modu sistematikoan eta etengabean ebaluatuko da, indarrean dagoen bitarte guztian. Horretarako dira emaitzen hainbat adierazle, bai eta aurrerapenaren adierazleak ere, jardun-lerro bakoitzeko ekintzak gauzatu diren eta aurreikusitako helburuak bete diren erakusten dutenak.

Batzorde Teknikoak ekintzen arduradunei buruzko informazioa bildu, adierazleak neurtu eta aurrerapenak baloratuko ditu.

Urteko lehen seihilekoan urteko ebaluazio bat egin, eta horren txosten bat egingo da Batzorde gidariarentzat.

Estrategiaren indarraldiaren erdian ere tarteko ebaluazio bat egin, eta horren berri emango zaio Gobernu Kontseiluari.

Azkenik, ex post ebaluazio bat egingo da, ezarritako ekimenen eragina ezagutzeko, txosten batean jaso eta Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio, hark ezagutu eta Legebiltzarrera igor dezan.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Honako hauek izango dira fase bakoitzeko jarraipen- eta ebaluazio-tresnak:

  1. Batzorde Teknikoaren aldizkako batzarrak
  2. Urteko jarraipen-txostenak
  3. Tarteko ebaluazio-txostena
  4. Ex post ebaluazio-txostena

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: