2026ko Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren 2026-2029ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, bi Sailburuordetzek eta 6 Zuzendaritzek kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.

Izaera programatikoa duen Plan hau Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, dirulaguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan. Era honetan, tresna honen bidez sailaren jardute-eremuan eraginkortasun maila areagotzea lortzeaz gain, gardentasuna sendotzea ere lortzen da.

Orotara, 70 dirulaguntza lerro ditu egun Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, eta horien kopuru osoa 152.975.438  eurokoa da 2026 urterako. 70 lerro horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, unibertsitate-bekak, unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, ikertzaileen mugikortasuna laguntzeko deialdiak edo ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak.

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2029 (2026ko urtarrila)

AGINDUA (PDF, 113 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2029 (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2029 ALDATUTA (2026ko apirila)

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2029 (2026ko apirila) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2029 ALDATUTA (2026ko iraila)

Agindua (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2029 (2026ko iraila) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia