2021ko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak xedatzen duenez, administrazio publikoetako organoek edo diru-laguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, diru-laguntzen plan estrategiko batean zehaztu beharko dituzte hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, baita horiek lortzeko epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa-iturriak ere, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzearen mende.

Eskakizun hori betetze aldera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plan batean zehaztu ditu 2021. urtean gauzatu nahi dituen diruz lagun daitezkeen programak eta jarduerak, XII. legegintzaldiko Euskadi 2020- 2024 Gobernu Programan jasotako jarduera-ildoak eta ekimen estrategikoak ezartzen eta garatzen jarraitzeko.

Plan horren bidez, turismoaren hazkunde sendoa lortu nahi da, enplegu gehiagorekin eta hobearekin, eta Euskadiko merkataritza-sektorearen eraldaketa eta lehiakortasuna sustatu nahi da; izan ere, azken urteotan egindako diru-laguntzen programak eta jarduerak gauzatzetik lortutako emaitzetatik abiatuta prestatu da.

Planan jasotako jarduketen xehetasuna egiteko, honako hauek hartu dira kontuan: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 3. eta 49.1 artikuluetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.3 artikuluan aurreikusitako printzipioak; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legea. Eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularrak jasotzen dituen jarraibideetara.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia