2020ko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

  1. Planaren justifikazioa.

    Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak adierazten du administrazio publikoetako organoek eta dirulaguntzak ezartzeko proposamena egiten duten erakunde guztiek Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egin behar dutela dirulaguntzak ezarri baino lehen, eta plan estrategiko horretan honako alderdi hauek zehaztu behar dituztela: plana aplikatzean lortu nahi dituzten helburu eta ondorioak, helburu zein ondorio horiek lortzeko epea, aurreikusitako kostuak, eta finantzaketaiturriak. Horretan guztian, aurrekontu-egonkortasunerako helburuak bete beharko dituzte.

    Eskakizun hori betetzeko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plan batean zehaztu ditu 2020an egikaritu nahi dituen programak eta diruz lagundutako jarduerak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko 2017-2020ko Plan Estrategikoan zehaztutako lan-ildoak eta ekimen estrategikoak ezartzeko eta garatzeko lanean jarraitzeko; azken finean, Euskadi 2020. Gobernu Programaren bidez hartutako konpromisoak aintzat hartzeko. Plan horren helburuak hauek dira: turismoa sendo haztea, enplegu gehiago eta hobearekin eta Euskadiko merkataritza-sektorearen lehiakortasuna sustatzea.

    Plana azkeneko bi urteotan egikaritutako programa eta diruz lagundutako jardueren bidez lortutako emaitzekin egin da, eta, kontuan hartuz aurrekontuluzapena egongo dela, eta ekimen berriak sustatzeko aukera txikia, oro har, iazkoarekin bat dator. Planean jasotako jardueren xehetasunak printzipio hauetan oinarritu da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei

  2. Aplikatu beharreko eremua.

    Planak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren diru-laguntzen arloko jarduera biltzen du.

    Planari ezarritako denbora-tartea 2020 aurrekontu-ekitaldia da. Diru-laguntzen programei dagozkien fitxek 2018. eta 2019. urteei dagozkien aurrekontu-zuzkidurak jasotzen dituzte halaber.

  3. Proiektuaren edukia

    Aurreikusitako diru-laguntza jardunak txertatzen diren konpromisoak biltzen ditu planak, betiere gobernu-programaren konpromisoei lotutako ardatzetako bakoitzari jarraikiz.

    Ondoren, identifikatu egiten ditu, laburpen gisa, diru-laguntza programa guztiak egikaritzeko aurreikusitako kostuen datu globalak, programa horiek sailak bere egituran dituen antolakunde-unitateekin lotuta.

    Azkenik, planak fitxa bat biltzen du diru-laguntza programentzat, eta bertan bilduko ditu helburuak, ekintzak eta adierazleak, aurreikusitako denbora-jokalekuarekin, helburu dituen sektoreak, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezkoak diren aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa publikoaren ehunekoa.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia