2020ko Segurtasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Helburuak

Sail honek sustapen-jarduerarekin helburu desberdinak bete nahi ditu, sailari esleitutako eskumen-eremuak ere desberdinak direlako.

Hauteskunde-gastuak eta alderdi politikoen funtzionamendu arrunteko gastuak finantzatzea.

Ekitaldi honetan Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak egingo direnez, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen zazpigarren tituluan arautzen diren hauteskunde-dirulaguntzak aurreikusten dira.

151. artikuluan ezartzen dena betetzeko, alderdi politikoen, federazioen, koalizioen edo hauteskunde-elkarteen hauteskunde-gastuak diruz lagunduko dira, honako arau hauen arabera (zifrak eguneratzea eragotzi gabe):

  1. 26.761,89 euro Eusko Legebiltzarrean eskuratutako jarleku bakoitzeko.
  2. 0,90 euro hautagaitza bakoitzak lortutako boto bakoitzeko, betiere zerrendako horietako batek gutxienez Legebiltzarreko jarlekua lortu badu dagokion hauteskunde-barrutian.
  3. 44.603,13 euro hauteskunde-barruti bakoitzeko, hauteskunde-barrutian gutxienez jarleku bat lortu dutenei.

 

Legeak zehazten du zer den hauteskunde-gastua eta zer ez, eta alderdi edo koalizio bakoitzerako hauteskunde-gastuen muga zein den: hautagaitzak aurkezten dituen barrutietako zuzenbidezko biztanle-kopurua 0,42 eurorekin biderkatzearen emaitza da, eta kopuru horri 202.400 euro gehituko zaizkio hautagaitzak aurkezten dituzten barruti bakoitzeko.

Horrez gain, propaganda, gutun-azalak eta boto-paperak edo hauteskunde-publizitateko beste edozein elementu zuzenean eta pertsonalki hautesleei bidaltzeak eragiten dituen gastuak ere diruz lagunduko dira, 0,23 euro hautesle bakoitzeko, baldin eta erreferentziako hautagaitzak zerrenda aurkeztu badu barruti horietako bakoitzean eta jarleku bat lortu badu (kopuru hori ez da sartzen aurreko paragrafoan adierazitako mugaren barruan).

Talde politiko bakoitzari dagozkion hauteskunde-dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak justifikatutzat deklaratutako hauteskunde-gastuen kopurua.

Legeak alderdi bakoitzari egotz dakiokeen hauteskunde-gastua eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko prozedura jasotzen du, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-kontuak ikuskatu ondoren.

EAEko alderdi politikoen ohiko funtzionamenduaren ondoriozko gastuen dirulaguntzen bidezko finantzaketa urtez urte jasotzen da Euskadiko aurrekontuen legeetan, horietan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Eusko Legebiltzarrerako egindako azken hauteskundeen emaitzen arabera banatzen da, Alderdien finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 3.2 eta 3.3 artikuluetan finkatutako irizpideen arabera.

Urtean zehar Eusko Legebiltzarrerako beste hauteskunde batzuk egin beharko direla aurreikusteak eskatuko du, antzeko kasuetan gertatu den bezala, bi aldi ezartzea, 2020an alderdi politikoen ohiko funtzionamendu-gastuak diruz laguntzeko aurreikusitako aurrekontu-partida banatzeko, hauteskundeen emaitza ofizialak kontuan hartuta.

Alderdi politikoen finantzaketa zorrotz araututa dago, sistema demokratikoaren egonkortasuna bermatzeko funtsezko faktorea baita. Beraz, herri-borondatearen eta botere politikoaren erabileraren arteko distortsio-elementurik ez txertatzeko bermeak eta bitartekoak behar ditu.

Alderdi politikoen finantzaketari buruzko Lege Organikoak adierazten duenaren arabera, alderdi politikoek beren eskumenak baliatzean duten askatasuna kaltetuta geratuko litzateke, baldin eta finantzaketa-formula gisa erabateko liberalizazio-eredu bat baimenduko balitz; izan ere, hala balitz, beti izango litzateke zalantzagarria erabaki politiko jakin batean finantzaketa-iturri jakin batetik datozen ekarpenek izan lezaketen eragina, eta horrek alderdi politikoek herri borondatearen eraketa hedatzeko duten funtzioa hautsiko luke.

Hori dela eta, legeak haien funtzionamendua finantzatzeko iturri publikoak bermatzen ditu, eta, aldi berean, ekarpen pribatuak mugatu eta haien inguruan gardentasuna eskatzen du.

Hori dela eta, 2020ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrek, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartutakoek, 2020an hauteskundeetarako dirulaguntzak ematea aurreikusten dute (aurten legegintzaldia amaitzen baita), bai eta alderdi politikoen funtzionamendu arruntagatiko dirulaguntzak ere.

Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea

1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena eta urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuaren bidez garatzen dena (urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretua, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa, otsailaren 26ko 30/2019 Dekretuak aldatua). Dekretu horrek larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren laguntzarako eta herritarren partaidetzarako sare bat jasotzen du, Babes zibilerako garrantzizkoak diren boluntarioen elkarteek osatutakoa, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena daukaten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileak.

Lankidetza-hitzarmenen bidez, erakunde horiek babes zibilaren eta larrialdien arloko jardueretan modu erregularrean lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dute. Erakunde horiek altruistak izan behar dira, horien helburu nagusia larrialdi-egoeretan pertsonei eta ondasunei arreta ematea izan behar da eta horien xedeen artean agertu behar da babes zibilaren arloko zerbitzuak ematea edo horietan laguntzea .

Lankidetza-hitzarmen horietan jaso behar da, besteak beste, erakunde laguntzaileak larrialdi-egoeretan parte hartzearen ondorioz dituen gastuen eta kalteen konpentsazio-araubidea, baldin eta parte hartze hori agintaritza eskudunak eskatzen badu.

Urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuaren 6. artikuluak, bestalde, aurreikusten du Euskal Administrazioak herritarren babes zibilarekiko eta larrialdien arretarekiko lankidetza sustatu behar duela, besteak beste, boluntarioen erakundeekiko lotura sustatuz, bai eta babes zibilerako garrantzizkoak diren erakunde horien ekipamendua, prestakuntza eta gaikuntza ere.

Ildo horretan, lankidetza-hitzarmenak sinatu dira babes zibileko hainbat erakunde laguntzailerekin.

Hori dela eta, 2020ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrek, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartutakoek, dirulaguntza izendunak ematea aurreikusten dute lankidetza-hitzarmenak sinatuta dituzten babes zibileko erakunde laguntzaile hauei: Gurutze Gorria, DYA, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, Euskal Espeleologoen Elkartea eta Euskal Mendizale Federazioa.

 

Mugikortasun segurua sustatzea

AXA Fundazioarekin eta AESLEMErekin lankidetzan arituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleak trafiko-istripuen prebentzioari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko helburua bideratu du Sailak, mugikortasun segururako hezkuntza-kanpainen bidez.

Programaren hartzaileak 12 urtetik gorako gazteak dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak aldez aurretik hautatutako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa egiten ari direnak.

Horretarako, medikuek eta trafiko istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioak dituzten pertsonek lehen mailako prebentzioko (arriskuak eta prebentzioa), bigarren mailako prebentzioko (istripua gertatuz gero nola jokatu) eta hirugarren mailako prebentzioko (istripuen ondorioak) hitzaldiak emango dituzte, beti ere saioak ikasleen adinera eta mailara egokituta.

Aurreko urteetan arrakastaz garatu den sustapen-ildo bat da (adibidez, 2019an, 10.132 ikaslek parte hartu zuten 203 sentsibilizazio-ekintzatan).

Hori dela eta, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartutako 2020ko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorrek dirulaguntzak ematea aurreikusten dute, AESLEME erakundearekin eta AXA Fundazioarekin mugikortasun segururako hezkuntzari buruz sinatutako hitzarmenean hartutako konpromisoei ekarpena egiteko.

Antzeko helburu estrategiko bat lortze aldera, Stop Istripuak (Trafiko Istripuek Kaltetutakoei Laguntzeko eta Orientatzeko Elkartea) elkartearekin beste dirulaguntza- lerro bat aurreikusten da. Mugikortasun seguruaren eta istripuen prebentzioaren arloko jarduerak garatzeko, Eusko Jarlaritzako Trafiko Zuzendaritzak egiten dituenekin lerrokatuta.

 

Jokoarekiko adikzioen ondoriozko arriskuen prebentzioa

Jokoaren Euskal Behatokiak egindako azterlanen ondorioz, Joko arduratsua sustatzeko eta joko problematikoa prebenitzeko ekintza-plan bat egin da. Plan horren abiapuntua honako hauek dira: jokoaren eskuragarritasuna, irisgarritasuna eta eskaintza handitu dira, eta horrek pertsona eta kolektibo sozial jakin batzuengan izan ditzakeen nahi gabeko ondorioengatik gizartean dagoen kezka.

 Badirudi, halaber, adikzioarengatik edo online jokoaren gehiegizko erabileragatik tratamendu-eskaerak nabarmen handitu direla.

 Horregatik, ekintza-plan horren helburuen artean dago jokoaren erabilera desegokiari lotutako arriskuak murriztea eta mendekotasun-arazoak dituzten pertsonei tratamendu integrala eskaintzea.

 Horretarako, egokia da laguntza ekonomikoak ezartzea eta inplementatzea, ekipo teknikoak sortu eta mantentzeko, jokoarekiko adikzioek eragindako arriskuak eta kalteak prebenitzeko programak eta proiektuak garatzeko.

 Horregatik, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartutako 2020ko ekitaldirako Euskadiko aurrekontu orokorretan aurreikusten da ludopatiak prebenitzeko dirulaguntzak ematea.

 

Itsasertzeko itsas ingurunean kokatutako plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa

 Gaur egun, Euskadiko sare ozeano-meteorologiko bat dago, honako hauek dituena: EAEko Portuetan hiru plataforma ozeano-meteorologiko, ur sakoneko bi buia ozeano-meteorologiko, kostaldeko radarren sare bat, eta kostaldeko hiru bideometria-sistema. Sare hori meteorologiako euskal zerbitzuak dituen baliabideen barruan integratuta dago.

 AZTI Fundazioa zentro teknologiko espezializatua da, EuroGOOS irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde ospetsuaren kide da, eta Europa mailako ozeanografia operazionalarekin konprometituta dago. Ikerketa-ildo ozeanografikoak garatzen ari da, eta interesgarriak dira itsasoaren eta itsasertzaren etorkizuneko portaerari, kostaldeko arriskuei eta abarri buruzko iragarpenak egiteko, eta horiek lagunduko dute iragarpen ozeano meteorologikoa eta itsasoko zein itsasertzeko ekonomiaren jarduera-sektore guztietan segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen.

 Hori dela eta, 2020ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrek, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartutakoek, Azti Fundazioari dirulaguntza izendun bat ematea aurreikusten dute.

 

Ertzaintzako langileek Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte har dezaten sustatzea

Jokoen helburua da, kirolari esker, mundu osoko polizien eta suhiltzaileen arteko esperientzia-trukea erraztea, segurtasun-zerbitzu publikoen arteko adiskidetasuna pizteko, eta, batez ere, eredua emanez forma fisiko eta profesional ona manten dadin sustatzea.

 Polizia-lanak baldintza fisiko bereziak eskatzen ditu, eta horrexegatik eskatzen dira hautaketa-prozesuan bertan, baina ibilbide profesionalean zehar ere mantendu behar dira.

 Horretarako, Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioak, sasoi fisiko egokia manten dadin sustatzeko neurri gisa, ezartzen du, kirol-jarduerak egiteko, funtzionarioei jarduera fisikoa egiten duten kiroldegiko edo gimnasioko tarifen zati bat ordainduko zaiela.

 Sustapen hori indartu egiten da jarduera publikoetan parte hartzeari dagokionean, hala nola polizien eta suhiltzaileen jokoetan; izan ere, joko horiek daukaten proiekzioagatik, akuilu eta pizgarri gisa balio dute beste funtzionario batzuek jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohitura hartzeko, sasoian egon daitezen eta beren lanbide-eremuan errendimendua eta segurtasuna handi tu dadin.

 Egiaztatu da polizia-lanbidearekin lotutako kirol-jarduera publiko horietan parte hartzeak, batez ere komunikabideetan duen eragin publikoagatik, eta aurreko urteetan izandako parte-hartze arrakastatsua ikusita, eragina duela gainerako funtzionarioek kirol-jardueraren bidez sasoi fisiko onean egotearen komenigarritasunari buruz duten pertzepzioan; eta, aldi berean, kirol-lorpenak talde osoarentzat prestigiotzat hartzen dira.

 Estimulu hori oso komenigarria da kontuan hartzen badira funtzionario guztientzat jarduera fisikoari eusteko nahitaezko programak ezartzeak ekarriko lituzkeen zailtasunak eta eragozpenak, eta agenteak sasoi fisiko onean ez egoteak zuzeneko lotura izango lukeela beraren laneko errendimenduarekin eta osasunarekin.

 Aitzitik, kirol-jarduerak eragin positiboa du lanarekin lotutako hainbat gaitasun fisiko espezifikoren hobekuntzan, gorputza eraginkortasunez mugitzeko eta nekea kudeatzeko gaitasunean, alderdi psikologikoen hobekuntzan, enfrentamendu fisiko baten aurreko arriskuaren murrizketan eta osasunarekin lotutako alderdien hobekuntzan.

 Horrek guztiak bat egiten du "Ertzaintza Zerbitzuan" programaren aurrekontu-memoriako aurreikuspen haiekin: Ertzaintzako funtzionarioen osasunaren prebentzioa eta sustapena bultzatzeari eta egungo errealitatera egokitutako segurtasun-zerbitzu integrala lortzeko konpromisoari buruzkoak.

 Horregatik, 2020ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrek, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartutakoek, aurreikusten dute 2020an Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren kidegoko kirolariei laguntza ematea.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Ardatz estrategikoak eta dirulaguntzen lerroak

Jarraian, Planaren ardatz estrategikoak eta dirulaguntzen lerroak zerrendatuko dira, saileko unitate organikoen arabera:

 

  • Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza

    4611 programa

    Helburu estrategikoa: alderdi politikoen finantzaketa.

    • Dirulaguntza lerroa: Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoentzako dirulaguntzak, ohiko funtzionamenduko gastuei aurre egiteko.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: alderdien ohiko gastuen finantzaketa publikoan laguntzea, beren konstituzio xedeak behar bezala gara ditzaten.
        Ekintza: adierazitakoa. Adierazleak: dirulaguntza jasotzen duten alderdi politikoen kopurua.
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 4.536.000 €.
        Partida: 11 4611 12 45499 001
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: alderdi politikoak. Emateko prozedura: dirulaguntza izenduna.
    • Dirulaguntza lerroa: hauteskundeetako dirulaguntzak.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezten diren alderdi, koalizio eta hautesle-elkarteen hauteskunde-gastuak publikoki finantzatzen laguntzea.
        Ekintza: adierazitakoa.Adierazleak: dirulaguntza jasotzen duten alderdi politikoen kopurua.
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 5.000.000 €.Partida: 11 4611 12 45499 002
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: alderdi politikoak.Emateko prozedura: dirulaguntza izenduna.
  • Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

    2231 programa

    Helburu estrategikoa: herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea

    • Dirulaguntza lerroa: Gurutze Gorria.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea.
        Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, aurreikus daitezkeen arriskuetarako prebentzio-dispositiboen kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua …)
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 453.600 €.
        Partida: 11 2231 21 45499 001
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: Gurutze Gorria.
        Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
    • Dirulaguntza lerroa: DYA.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea.
        Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio-kopurua, aurreikus daitezkeen arriskuetarako prebentzio-dispositiboen kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua …)
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAKZenbatekoa: 137.000 €.
        Partida: 11 2231 21 45499 002
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: DYA.Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
    • Dirulaguntza lerroa: Euskadiko Laguntza Txakurren taldea.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK Helburua: herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea. Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio kopurua, boluntarioen akreditazio kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua …)
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 36.000 €.
        Partida: 11 2231 21 45499 003
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: Euskadiko laguntza Txakurren Taldea.
        Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
    • Dirulaguntza lerroa: Euskal Espeleologoen Elkartea.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea.
        Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (mobilizazio kopurua, boluntarioen akreditazio kopurua, prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua …)
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 15.000 €.
        Partida: 11 2231 21 45499 004
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Euskal Espeleologoen Elkartea.
        Emateko prozedura: segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
    • Dirulaguntza lerroa: Euskal Mendizale Federazioa.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte har dezaten sustatzea.
        Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (zabaldutako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua, prestatutako pertsonen kopurua …)
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 25.000 €.
        Partida: 11 2231 21 45499 005
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Zein sektoretara doazen: Euskal Mendizale Federazioa.
        Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
  • Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

    5512 programa

    Helburu estrategikoa: itsasertzeko itsas ingurunean kokatutako plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa.

    • Dirulaguntza lerroa: Azti Fundazioa.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: itsasertzeko itsas ingurunean kokatutako plataformen bidez informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa.
        Ekintza: sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: konpromiso-kreditua: 2021: 0,20 m; Guztira: 0,20 m. 195.000 €
        Partida: 11 5512 21 45401 001
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: Azti.
        Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
  • Trafiko Zuzendaritza

    2221 programa

    Helburu estrategikoa: mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzea.

    • Dirulaguntza lerroa: AESLEME eta AXA Fundazioarekin mugikortasun segururako hezkuntzari buruzko hitzarmena

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: ikastetxeetako ikasleak trafiko-istripuen prebentzioari buruz informatzea eta sentsibilizatzea.
        Ekintza: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatutako lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (zabaldutako prestakuntza- edo dibulgazio-jardueren kopurua …)
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 24.000 €.
        Partida: 11 2221 23 45499 001
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: AESLEME.
        Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko dirulaguntza izenduna.
    • dirulaguntza lerroa: Stop Istripuak elkartearekin mugikortasun seguruari eta istripuen prebentzioari buruzko hitzarmena

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: Mugikortasun segurua eta istripuen prebentzioa sustatzea, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak egiten dituenekin bat datozen jarduerekin lerrokatuta.
        Ekintza: sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak.
        Adierazleak: sinatzen den lankidetza-hitzarmenean garatutakoak (jardueren kopurua eta jardueren xede diren pertsona kopurua).
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 25.000 €.
        Partida: 11 2221 23 45499
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: Stop istripuak Elkartea (Trafiko Istripuek Eragindakoei Laguntzeko eta Orientatzeko Elkartea).
        Emateko prozedura: Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez eman beharreko zuzeneko dirulaguntza.
  • Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

    6113 programa

    Helburu estrategikoa: ludopatiaren prebentziorako eta tratamendu psikosozialerako programak garatzea.

    • Dirulaguntza lerroa: ludopatiaren prebentziorako eta tratamendu psikosozialerako programak ezartzea.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: joko patologikoan sor ditzaketen ohiturak edo jokabideak indargabetzeko prebentzio-programak garatzeko laguntza ekonomikoak, arreta berezia jarriz kolektibo ahulenei, hala nola adingabeei edo nahimen-gaitasunak murriztuta dituzten pertsonei.
        Ekintza: goian aipatutakoak.
        Adierazleak: programen kopurua eta horien hartzaile kopurua.
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 200.000 €.
        Partida: 11 6113 22 45301 001
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: ludopatiaren inguruko informazio- eta prebentzio-jarduerak garatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatuak.
        Emateko prozedura: laguntzak arautzeko oinarriak onartzeko Agindua eta laguntza-deialdia, Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez.
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza

    2223 programa

    Helburu estrategikoa: Ertzaintzako langileek Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte har dezaten sustatzea.

    • Dirulaguntza lerroa: Ertzaintzako langileen kirol-partaidetza sustatzea Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan, 2020an.

      1. HELBURUAK, EKINTZAK ETA ADIERAZLEAK
        Helburua: 2020ko Polizien eta Suhiltzaileen Jokoetan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak.
        Ekintza: goian aipatutakoak.
        Adierazleak: parte-hartzaile kopurua.
      2. AURREKONTU-KONPROMISOAK
        Zenbatekoa: 20.000 €.
        Partida: 11 2223 13 45301 001
      3. ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAIZKION ETA EMATEKO PROZEDURA
        Xede duten sektorea: Ertzaintzako funtzionarioak. Emateko prozedura: laguntzak arautzeko oinarriak onartzeko Agindua eta laguntza-deialdia, Segurtasuneko sailburuaren agindu bidez.