6. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzen duen Lege-proiektua.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Funtsean, honako hauek eragindako aldaketetatik eratorritako hobekuntza eta egokitzapen egokiak sartzea: Hauteskundeei buruzko Estatuko Oinarrizko Legeak, Alderdi Politikoen Legeak, Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Legeak, Konstituzio Epaitegiaren jurisprudentziak eta hauteskunde-administrazioaren gomendioek.

Beste helburu batzuk

Arlo tekniko, juridiko eta terminologikoan hobekuntzak egitea, artikuluetako zenbait alderdi zuzenduz, hala nola, boto elektronikoaren gaur egungo arautzea, aipatutako legearen testua genero-hizkuntzara egokitzea, indarren diren terminoak erabiltzea (euroaren arloan, adibidez) eta abar.

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Alderdi politikoak.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Finantzetan eragina izango duela jotzen da, autonomia-erkidegoko hauteskundeetan ikusteko ezgaitasuna duten pertsonek bozkatzeko eskubidea erabil dezaten eta aldi baterako atzerrian bizi diren pertsonek postaz bozkatzeko duten eskubidea erabil dezaten beharrezko diren inprimaki ofizialak egin, baliozkotu eta banatzearen ondorioz. Halaber, finantzaketa behar da, kasuan kasu, bozketa-sistemekin proba pilotuak edo erakustaldiak egiteko eta boto-zenbaketa elektronikoko probak egiteko. Horrek izango duen kostua 60.000 eta 150.000 euro bitartean izan daiteke, erabilitako boto elektroniko motaren eta proba egingo zaien hauteskunde-mahaien kopuruaren arabera.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko laugarren hiruhilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2010/12/202011/01/20Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/01/202011/02/25Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea.2011/02/252011/04/01Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena2011/10/082011/12/13Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/10/112012/01/23Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Ikusi2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2011/04/022011/09/30Hasita
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2011/09/302011/10/07Hasi gabe

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/13