40. Paisaia Antolatzeari buruzko Lege-proiektua.
Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA
Saila
Ingurumena eta Lurralde Politika;
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Helburuak eta Sektoreak
Paisaia planeamenduan behar bezala integra dadin sustatzea, eta paisaiarekin zerikusia duten beste politika sektorial batzuetan eragitea.
Beste helburu batzuk
- Paisaia babestu eta kudeatzeari dagokion balioa aintzat hartzea.
- Paisaiak behar duen babes juridikoa antolatzea, eta, aldi berean, paisaia behar bezala kudeatu, optimizatu eta hobetzeko behar diren tresnez hornitzea gure antolamendua.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
- Administrazio publikoak.
- Herritarrak, oro har.
- Paisaia babestean tartean diren gizarteko kolektiboak.
Aurrekontu eta finantzetan eragina
Gerta liteke, legean arautzen diren tresnak (katalogoak, gidalerroak eta beste batzuk) egokitu edo eguneratu beharraren ondorioz, kostuak eragitea administrazio batzuei eta besteei, nahiz eta, gure ustez, ez duten kostu ekonomiko nabarmenik ekarriko.
Beste alde batetik, legea arauen bidez garatzeko orduan, laguntza ekonomiko motaren bat eratu ahal izango da, legearen beraren helburuak betetzen laguntzeko.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2011ko bigarren seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | 2010/07/30 | 2010/09/08 | Amaituta |
Ikusi | 2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2010/09/08 | 2011/03/15 | Amaituta |
Ikusi | 2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea. | 2011/03/15 | 2011/05/27 | Amaituta |
Ikusi | 2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2011/06/01 | 2011/11/01 | Amaituta |
--- | 2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2011/11/02 | 2011/11/30 | Amaituta |
Ikusi | 3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena. | 2011/12/01 | 2012/01/24 | Amaituta |
--- | 4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea. | 2012/01/25 | 2012/02/06 | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
Azken aldaketa: 2016/10/14