4. Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamenduari buruzko Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Sistema oso eta dinamikoa eratzeko beharrezko diren segurtasunaren arloko administrazioko alderdiak aztertzea. Sistema horrek aukera eman behar du segurtasun publikoa modu eraginkor eta eragingarrian kudeatzeko, eta horretarako helburu orokor bera duten zeharkako politikak behar dira.

Bestalde, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia prestakuntza eta ikerketarako zentro bihurtu nahi da, zentrora sartuko direnek segurtasunaren arloan lanbideko gaitasunak eta prestakuntza jaso ditzaten. Zentro horrek aukera emango du hautaketa-, prestakuntza- eta karrera-politikak bermatzeko segurtasun-sistema osatzen duten taldeentzat, bai eta arlo horretan diharduten askotariko kolektiboak trebatzeko eta gaitzeko ere.

Beste helburu batzuk
  • Tokiko poliziak edo Udaltzaingoak udalerritik kanpo jardutea, tokiko agintariak babesteko lanetan.
  • Tokiko erakundeak polizia-zerbitzua emateko helburuarekin elkartzea baimentzeko betekizunak.
  • Tokiko poliziaren kidegoa sortzeko gutxieneko betekizunak.
  • Zenbait profil arautzea, hala nola: aguazilak, mugikortasuneko agenteak eta tokiko poliziako barneko funtzionarioak edo parekoak.
  • Udaltzaingoaren Erregistroa arautzea.
  • Datuak lantzeko zentroa Datuak Babesteko Lege Organikoaren eskakizun berrietara egokitzea.
  • Segurtasun-politiketan, herritarren partaidetzarako kontseiluak sortzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Ertzaintza.
  • Udaltzaingoa.
  • Eusko Jaurlaritza, udalak eta erakunde publikoak.
  • Zentral sindikalak.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Aurreikusitako aldaketa gehienek ez dute finantzetan eragin zuzenik izango.

Zenbait arlotan —tokiko poliziaren zerbitzuak elkartzean, adibidez— eragina onuragarria izango da.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko lehen seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
---1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2010/04/052010/05/05Amaituta
---2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea2010/05/052010/11/25Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea2010/11/262011/02/03Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak2011/02/042011/06/16Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2011/06/172011/06/27Amaituta
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena2011/06/282011/06/28Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/06/282011/06/30Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/13