ZAINDOO, etxeko zaintzaileei laguntzeko zerbitzua
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Zaindoo, etxeko zaintzaileei laguntzeko doako zerbitzu telematikoa da, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du.
Erabilera errazeko app bat da, eta honako hauek eskaintzen ditu:
- Banakako saioak espezialista batekin. Familia zaintzen espezialista batekin online laguntzeko saioetarako hitzorduak ematen dira, prozesuan zehar lagunduko duena.
- Egoeraren diagnostikoa. 4 hilean behin, zaintzailearen gainkarga-maila ebaluatzen da, nola dagoen jakiteko.
- Zaintzaileen online komunitatea. Zaintzaileek beren esperientziak partekatu ditzakete eta egoera berean dauden pertsonek lagunduta sentitu.
- Trebetasunen prestakuntza eta entrenamendua. Trebetasun praktikoak garatzea eta zaintzaren eguneroko egoerak maneiatzea eta autozainketa hobetzea ahalbidetzen du.
- Zaintza antolatzea. Eguneroko zaintza-lanak antolatzea eta koordinatzea errazten duten tresnak ditu.
Mendekotasuna duen senitarteko bat zaintzen duen eta baldintza hauek betetzen dituen edozein pertsonari zuzenduta dago zerbitzua:
- Mendekotasuna duen pertsonak 60 urtetik gorakoa izan behar du, mendetasun-graduren bat aitortua izan eta Euskadiko edozein udalerritan bizi.
- Zaintzaileak mendekotasuna duen pertsonaren senitartekoa izan behar du, Euskadiko edozein udalerritan bizi eta Interneterako sarbidea duen mugikorra edo tableta eduki.
Eskaera bi modutara bideratu daiteke:
- Online: www.euskadi.eus/zaindoo webgunean sartuta
- Aurrez aurre: eskaera-inprimakia deskargatu (hemen) eta Zuzenean zerbitzuan, zure Udaleko erregistro-bulegoan edo hurbilen duzun posta-bulegoan entregatuz.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Zerbitzuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, bertara sartzeko edo edozein zalantza argitzeko, deitu 900 840 126 telefonora edo bidali mezu bat zaindoo@euskadi.eus helbidera.