[6] - 2. Herritarrekin berritzea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarren gogobetetasuna eta administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen eraginkortasuna hobetzea.
  • Herritarrentzako zerbitzuetan herritarren erantzunkidetasuna bultzatzea, parte har dezaten zerbitzua sortzen, planifikatzen eta ematen.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Gutxienez urtean proiektu pilotu bat garatzea BPPren ardatz estrategiko bakoitzean.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Proiektu pilotuak garatu nahi dira, herritarrentzat ezagunak diren zerbitzuekin esperimentatzeko. Proiektu pilotu horiek helburu hauek izango dituzte:

  • Zerbitzu horiek zer testuingurutan eta nola erabiltzen diren aztertzea.
  • Erabiltzaileei parte hartzeko eskatzea zerbitzuak sortu eta emateko orduan.
  • Herritarrekin batera ebaluatzea eta baliozkotzea soluzio berriak edo egungoen aldaketak.
  • Ebaluazioak egitea testuinguru erreal batean eta herritarrek zuzenean parte hartuz.

Proiektu pilotuak garatzeko, hainbat metodologia eta tresna erabiliko dira; adibidez, galdetegiak, focus groups deiturikoak, behaketa edo design thinking, etab.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA ---

Azken aldaketako data: