[5] - 4.2. Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren eboluzioa

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzu Elektronikoak Kudeatzeko Plataforma Bateratu bat edukitzea, funtzionala, eraginkorra eta moldakorra.
  • Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratua eskuragarria, egonkorra, moldagarria (eskalagarria) eta emankorra dela bermatzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Tresnak landuta eta martxan egotea, aurreikusitako egutegiaren arabera
  • Plataformako erabiltzaileen gogobetetasuna, 10etik 6koa.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren eboluzio funtzionala eta teknologikoa bilatzen da, Eusko Jaurlaritzako tramitazio elektronikoaren oinarri teknologikoa baita.

Eboluzio horretan sartuko dira digitalizazio-prozesuetan aurkitutako hobekuntzak, Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren Eboluzio Planaren Eranskinean deskribatuak.

Plataforma eskuragarria, egonkorra, eskalagarria eta emankorra izatea bilatzen da, bai eta beste sistema korporatiboen premiei erantzutea ere.

Gainera, eboluzio teknologikoari esker, seguru ekin ahal izango diogu Plataformaren etorkizuneko eboluzio funtzionalari, batik bat erabilgarritasun-hobekuntzei dagokienez.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA Amaituta

Azken aldaketako data: