[5] - 4.1. Zerbitzu Katalogoaren eboluzioa eta PLATEAko sistemekiko integrazioa

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • EAEko Administrazio Orokorrak eskaintzen dituen barne- eta kanpo-zerbitzuen eta -prozeduren ikuspegi integral bat edukitzea.
  • Administrazio Elektronikoaren zerbitzu bateratuak hobeto kudeatzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Katalogoa martxan, osorik eta eguneratuta egotea 2014ko abendurako
  • Katalogoa kudeatzeko tresna berrikusita, eboluzionatuta eta martxan egotea, bere bertsio berrian, 2015eko ekainerako
  • Katalogoa integratuta egotea administrazio elektronikoaren sistema bateratu guztiekin, 2015eko abendurako

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Zerbitzu Katalogoaren eboluzioa bilatzen da, funtsezkoa baita Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Elektronikoen Kudeaketa Eredua zabaltzeko eta sendotzeko.

Era berean, proiektuaren barruan sartzen da Katalogoa integratuz joatea administrazio elektronikoan bateratuak diren sistemekin; era horretan, batetik, Eusko Jaurlaritzako zerbitzuen eta prozeduren fitxategi maisua izango da, sistema bateratu guztietako datuak koherenteak direla segurtatuz, eta, bestetik, tresna eraginkorra izango da zerbitzu elektronikoen kudeaketa errazteko.

Proiektuaren barruan sartzen da, gainera, Zerbitzu Katalogoa kudeatzen duen tresna bera hobetzea, bai maila teknologikoan, bai funtzionalean.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2015/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
FICHA DE EVALUACIÓN DEL PROYECTO Amaituta

Azken aldaketako data: