[5] - 4. Zerbitzu elektronikoen plataforma bateratuaren eboluzioa

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzu Elektronikoak Kudeatzeko Plataforma Bateratu bat edukitzea, funtzionala, eraginkorra eta moldakorra.
  • Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratua eskuragarria, egonkorra, eskalagarria eta emankorra dela bermatzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Tresnak eboluzionatuta eta martxan egotea, aurreikusitako egutegiaren arabera
  • Plataformako erabiltzaileen gogobetetasuna, 10etik 6koa.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren eboluzio funtzionala eta teknologikoa bilatzen da, Eusko Jaurlaritzako tramitazio elektronikoaren oinarri teknologikoa baita.

Eboluzio horretan sartuko dira digitalizazio-proiektuetan aurkitutako hobekuntzak, II. Eranskinean zehaztuak: Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren Eboluzio Plana, 2014-2016.

Proiektu horrek honako azpiproiektu hauek ditu:

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/07