[5] - 1.2. Zerbitzu elektronikoen babeserako administrazio-unitatea sortzea

Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzu elektronikoak erabiltzen dituzten kanpoko nahiz barruko pertsonen gogobetetasuna areagotzea.
  • Zerbitzu elektronikoen kudeaketa eraginkorrago egitea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Zerbitzu Elektronikoen Unitatea martxan egotea 2014ko abendurako

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Zerbitzu elektronikoen administrazio-unitate bat sortu nahi da HHABHZn, tramitazio elektronikoaren ohiko zerbitzuak kudea ditzan, Eusko Jaurlaritzako sailei eta erakunde autonomoei eta sektore publikoko erakundeei lagunduz, Administrazio Elektronikoaren Dekretuaren baitan ari direnean, zerbitzu elektroniko horiek errazago zabaltzeko eta egokiago erabiltzeko.

Horretarako, honako hau definitu eta egin beharra dago:

  • Administrazio-unitatearen funtzioak
  • Lanpostuen tipologia eta administrazio-unitatearen dimentsionamendua
  • Administrazio-unitatearen LPZ onartzea
  • Lanpostuak betetzea
  • Administrazio-unitatea martxan jartzea

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza
  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08