[5] - 1.1. Administrazio elektronikoaren antolamendu- eta funtzionaltasun-eredua sendotzea

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzu elektronikoak erabiltzen dituzten kanpoko nahiz barruko pertsonen gogobetetasuna areagotzea.
  • Zerbitzu elektronikoen kudeaketa eraginkorrago egitea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa
  • Barne-erabiltzaileen gogobetetasuna, 10etik 7koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Zerbitzu Elektronikoen Kudeaketa Ereduak ordenatu eta sistematizatu egiten ditu egin beharreko jarduerak, bai zerbitzuak digitalizatzeko bai digitalizatuta dauden zerbitzuak kudeatzeko.

Eredu horren funtzionamendua sendotu nahi da, horretarako digitalizazio-protokoloa aplikatuz, Zerbitzu Katalogoa zabalduz eta zerbitzu elektronikoen antolamendu-euskarria sortuz, besteak beste.

Eredu hori funtsezkoa da Administrazioan zerbitzu elektronikoak eraiki eta martxan jarri nahi ziren fase batetik modu ordenatuan igaro ahal izateko "zerbitzu" fase batera, non modu normalizatuan martxan dauden prozesuak kudeatu behar diren.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08