[3] - 3. Lanbide-profilak eguneratzea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Lanbide-profilak benetako beharretara egokitzea
  • Antolamendua egokitzea administrazio elektronikoaren ondorio diren lan mota berrien eskakizunetara

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Profilak eta lanpostu tipoak berrikusita egotea 2014ko abendurako
  • Beharrezko hornidurak sortzea modu progresiboan

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Lanpostuen lanbide-profilak egokitu eta eguneratu nahi dira, batez ere administrazio elektronikoa ezartzearen ondorio diren lan berrien rol, gaitasun eta trebetasun berrien arabera.

Lanbide-profilak berrikusiko dira, eta, hortaz, administrazioko lanpostu tipoak ere bai, bi zentzutan:

  1. Daudenak aldatuz
  2. LPZn profil eta lanpostu tipo berriak sortuz

Berrikuspen hori ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzaren antolamendua modu ordenatuan igaro dadin administrazio elektronikora, bere ohiko kudeaketaren parte bereizezin eta guztiz integratu baten moduan.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: