[3] - 2. Zerbitzu horizontalak arrazionalizatzeko azterketa

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Kudeaketa-prozesu horizontalak ordenatzea, sinplifikatzea eta estandarizatzea
  • Zerbitzu horizontalen harreman-mapa (eskumenak eta funtzionamendua) argitzea
  • Zerbitzu horizontalen antolamendua arrazionalizatzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • 2 prozesu horizontal berrikusita egotea 2014ko abendurako
  • Beste 2 prozesu horizontal berrikusita egotea 2015eko abendurako
  • Beste 2 prozesu horizontal berrikusita egotea 2016ko abendurako

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Kudeaketa-prozesu horizontalak ordenatu eta sinplifikatu nahi dira.

Lan horren emaitza gisa, zerbitzu horizontal bakoitzaren kudeaketa-prozesuak estandarizatuko dira, kudeaketa-tresna bateratuak erabiliz.

Era berean, proiektuak informazio erabilgarria emango du zerbitzu horiek kudeatzeko beharrezkoak diren lanbide-profilak identifikatu eta eguneratu ahal izateko, jakin beharrekoa zehazteko eta prestakuntza-premiak detektatzeko, bai eta antolamenduaren dimentsionamendua kalkulatzeko ere, kudeaketa-prozesuen eta -bolumenen arabera.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: