[3] - 1. Administrazio Orokorraren eta Sektore Publikoaren dimentsionamendua

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • EAEko sektore publikoaren egitura berrantolatzea eta sinplifikatzea.
  • Gastu publikoa murriztea, emandako zerbitzuei kalterik egin gabe.

Proiektuaren helburu zehatzak:

  • Berehalako ekintza-plana:
    • Erakunde publikoen kopurua % 25 murriztea
    • Haien zuzendaritzak % 20 murriztea
  • Epe luzeko plana:
    • Dimentsionamendu-plana onartuta egotea 2014ko abendurako
    • Lanpostuak berresleitzeko azterketa eginda egotea 2015eko abendurako

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

EAEko Administrazio Publikoaren egoera diagnostikatu eta hura arrazionalizatzeko aukerak eta proposamenak aztertu nahi dira, nahiz Administrazio Orokorrean eta Erakunde Autonomoetan, nahiz Sektore Publikoko gainerako erakundeetan.

EAEko sektore publikoa berrantolatzeko eta sinplifikatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa bete nahi da, gastu publikoa murriztuz, oinarrizko zerbitzuei kalterik egin gabe eta haien kalitate egoki bati eutsiz.

Sektore Publikoaren antolaketa- eta funtzionamendu-eredu bat egitea eskatzen du, haren estrategia, egitura, antolaketa eta kudeaketa birdiseinatzea, hura ezartzea eta haren emaitzen eta eraginaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak.
  • Sektore Publikoko erakundeak.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
EAEko Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta berrantolatzeko estrategia Amaituta
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: