[2] - 4.2. Identifikazio eta sinadura elektronikoaren modu berriak

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzea
  • Zerbitzu elektronikoen erabilgarritasuna hobetzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Herritarrak: Tramiteen % 25 elektronikoak izatea
  • Enpresak: Tramiteen % 75 elektronikoak izatea
  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Aitortutako sinadura elektronikoaren ordezko soluzioak abiarazi nahi dira, konplexutasun teknologiko txikiagoa dutenak eta zerbitzu elektronikoen erabilera errazten dutenak.

Aitortutako sinadura elektronikoaren ordezko eta osagarri diren soluzio horiek zabaltzea estrategikoa da zerbitzu elektronikoen erabilera sustatzeko.

Zerbitzu publikoak eskuratzeko hainbat bidetatik erabil daitezkeen identifikazio-sistemak ere ezarri eta zabaldu nahi dira.

Proiektu horren barruan sartzen dira identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa, hala nola barku-jokoaren mekanismoetan oinarrituak, PIN24ordu, erabiltzailea eta pasahitza, etab.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • Sailak / Erakunde Autonomoak
  • EJIE
  • IZENPE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/07