[2] - 2.1. Weba harreman-eredu berrira egokitzea

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarren eskaeran oinarritutako eredu berri baterantz eboluzionatzea

- Informazioa gaien eta azpigaien arabera antolatzea

- Sailetako webak aldatzea, guztien informazioak egitura bera izan dezan

  • web-atarien sarea .eus domeinu berrira egokitzea
  • Erabiltzaileen esperientzia hobetzea
  • Webaren erabilera areagotzea, edozein gailu erabiliz
  • Web bidezko harremana indartzea

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Eusko Jaurlaritzako web-atarien sarea egokitu nahi da herritarrekiko harreman-eredura. Besteak beste, lan hauek egingo dira:

  • Eusko Jaurlaritzako web-atarien sarea berregituratzea
  • euskadi.net erabilgarriagoa eta irisgarriagoa egiten joatea, edozein pertsonarentzat eta edozein gailutatik
  • Edukien kalitatea segurtatzea
  • Edukien argitalpena ahalik eta gehien automatizatzea, ondorengoa egiten saiatuta:

- Informazioa bikoiztea saihestea

- Webean argitaratzerakoan eskuzko parte-hartzea gutxitzea

  • Herritarrekiko elkarreragileagoa den euskadi.net baterantz joatea
  • .eus domeinua zabaltzea Eusko Jaurlaritzako sistema informatikoetan

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/07