[2] - 1.2. Herritarrekin kalitatezko harremanak izateko konpromisoa

Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarrekiko harremanen kalitatea hobetzea
  • Harreman-prozesuen barne-kudeaketa hobetzea
  • Herritarrekiko harremanetan parte hartzen duten eragile guztien koordinazio egokia segurtatzea, zeharka edo modu horizontalean, nahiz sail edo sektore mailan

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Kudeaketa-tresnak martxan egotea 2014ko abendurako
  • Herritarren gogobetetasuna, 10etik 8koa

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Eusko Jaurlaritzak herritarrekiko harremanak etengabe hobetzeko konpromisoa hartu du, eta, beraz, konpromiso hori behar bezala betetzeko kudeaketa-tresnak finkatuko dira modu ordenatuan eta sistematikoan.

Kudeaketa-tresna horien bidez, zerbitzua etengabe hobetzea bilatzeaz gain, herritarrekiko harremanetarako barne-kudeaketako prozesuak koordinatuak eta eraginkorrak izateko ahalegina egingo da.

Tresna horiei esker, modu integralean aztertu ahal izango da harreman-eredua, hobetzeko aukerak aurkitzeko modua sortuko da, eta, era horretan, zerbitzua kalitate hobekoa izango da.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08