[1] - 1. Gardentasuna eta kontuak ematea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Gardentasunean aurrera egitea, sarbide errazeko zerbitzu baten bidez eta herritarrak hautatzen duen bidea erabiliz garatu ahal izateko informazio esanguratsua, koherentea, aproposa, kalitate gorenekoa eta azkarra emateko tresnak.
  • Opendata Euskadi modu esanguratsuan lantzea, datu publikoak zabaltzeko orduan liderrak izateko bai Estatuan bai Europan.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • EAEk lider izaten jarraitzea Estatuko gardentasun-rankingetan, eta nazioarteko erreferentzia-ereduetarantz joatea.
  • Argitaratutako dataset kopurua % 10 handitzea urtero.
  • Datuak eskaintzeko formatu motak ugaritzea.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Proiektu honek bi azpiproiektu ditu:

1.1.1. Gardentasuna eta kontuak ematea

1.1.2. Opendata Euskadiren eboluzioa

Gardentasuna ezartzea bilatzen da, herritarrek administrazioaren jarduera ezagutzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, herritarrek kudeaketa publikoan duten parte-hartzea eta informazioa jakiteak ematen duen kontrol soziala sustatuz.

Bi alderdi hartu behar dira kontuan: batetik, pertsona bakoitzak informazioa bilatzeko eta eskatzeko duen eskubidea; bestetik, administrazioak daukan informazioa eman beharra (eskatutakoa nahiz modu proaktiboan emandakoa), bere lan publikoari buruzkoa denean.

Proiektu honen azpiproiektua da Open Data Euskadiren eboluzioa, datu publikoak zabaltzeko orduan liderrak izateko Estatuan nahiz Europan.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gidaritza politikoa: Lehendakaritza

Bultzada operatiboa: HHABHZ (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza)

Parte-hartzaileak:

  • Eusko Jaurlaritzako sail guztiak
  • Uraren Euskal Agentzia 

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA Amaituta

Azken aldaketako data: