Parte hartzea haurtzaroaren kulturatik (bir)pentsatzen

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Haurtzaroaren kulturan oinarritutako partaidetzarako marko teoriko bat sortu eta pilotatzen ari da eragile ezberdinekin elkarlanean.

Atxikitzen zaion plana

Haurtzaroaren kulturatik birpentsatutako parte hartzeak zer nolakoa izan beharko lukeen definitzeko, marko teoriko bat osatu da. Oinherriko eragileek eta herri hezitzaileen sareko udalek sustatu dute ekimena eta Parte Hartuz, Emagin eta Joxemi Zumabalabe Fundazioaren lankidetza izan du marko teorikoan.

Oinherrik parte-hartzearen bitartezko herri hezitzaileak eraiki eta sustatzeko lan egiten du eta hamar urteko ibilbidean parte-hartzearen inguruan sakondu du teoria eta praktika uztartuz, Urte hauetako esperientzietatik eratorritako ezagutza eta bizipenek, parte-hartzearen inguruko marko berri bat osatzeko beharra azaleratu zuten. Antolatzen diren parte hartze prozesuetan ez dauden bestelako ahots eta gorputz batzuk barne hartu eta erosoago sentituko diren kultura parte hartzaile desberdin bat sortzeko helburua dute.

Oraingoan landu duten marko teorikoa praktikan esperimentatu beharreko proposamen bat da, ez dena emaitza definitibo gisa ulertzen. Hau praktikara eraman ahal izateko planteamendu bat osatu da, eta herrietan haurren parte hartze kanal iraunkorrak sortzeko lau herritan pilotajeak martxan jartzen ari dira.

Eremua

2022ko udazkenean, haurren sarea duten herriekin herrien arteko foro bat egin zen. Bertan, haurren beharrak, ahulguneak, eta indarguneak zein lan egiteko moduak jasotu ziren, eta entzuketa hori dela eta prozesuaren abiapuntua zehaztu zen. Joxemi Zumalabe, Emagin eta Parte Hartuzekin elkarlanetan hasiz, prozesuak 2023ko urtarriletik ekainera bitartean iraun zuen, aurrez aurreko bilera parte hartzaile bat burutuz. Guztira, 2-3 orduko 6 saio egin ziren, eta tartean Marta Martinezen hitzaldi monografikoarekin bidea aberastu zen.

Saio hauetan parte hartzearen eta intersekzionalitatearen inguruan dagoen ulerkera, lantzeko moduak, materiala… aztertu eta adosteaz gain, bizipenak ere elkarbanatu ziren; Ane Ablanedoren artikuluaren lanketa ere burutu zen. Ondoren, Haurtzaroaren kulturatik birpentsatutako parte-hartzea praktikara eramateko proposamenaren diseinuari hasiera eman zen, eragileon ekarpenekin egitura zehaztuz.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Prozesu honetatik atera duten markoa orain herrietan lurreratzeko lau esperientzia pilotu aurrera eramango dituzte. GFAaren diru laguntza bidez, Hernani, Oiartzun, Segura, eta Itziarren esperimentatuko dute. Herri hauetan pilotajean parte hartuko duten lan taldeak osatu dituzte. Lan talde hauetan udal ordezkariak (politikariak eta teknikariak), hezkuntza formal zein ez formaleko eragileen ordezkariak (ikastetxeak, aisialdi taldeko, ludoteka, gazteleku…) eta herrigintzakoak elkartuko dituzte. Beraiekin azarotik martxora bitartean hilero saio bana burutuz, euren herrian haurren parte hartze kanal iraunkorra diseinatuko dute. Modu honetan, Euskal Herriko gainontzeko herrietara eskalagarriak edota eredugarriak izan daitezkeen esperientziak sortzea izango delarik helburu nagusia.

Lau herri oso ezberdin aukeratu dituzte pilotajeak aurrera eramateko. Modu honetan, haurren parte hartze kanal iraunkorren lau eredu ezberdin, lau egiteko modu ezberdin lortu nahi dituzte. Gero, beste herrientzako eskalagarriak izango diren lau eredu ezberdin. Haurren parte hartze kanal iraunkor hauetan, haurtzaroaren kulturako beharrak kontuan izango dituzte, parte hartzeko kultura ezberdin bat sortuz, helduon rola definituz, eta politika publikoak egiteko modua haurraren begiradatik eraldatuz.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Artaziak, Hezten, Urtxintxa, Kukulaixi, Hernaniko Udala, Oiartzungo Udala, Segurako Udala, Itziarko Auzo Udala, Parte Hartuz, Emagin, Joxemi Zumabalabe Fundazioa

Lurraldea: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Euskal Herria

Denboraldia: 2023 - gaur egun

Informazio gehiago: Oinherri Herri Hezitzailea

Parte-hartzea haurtzaroaren kulturatik (bir)pentsatzen 

Kategoriak: Garapen komunitarioa, Hezkuntza, Gobernantza, Hirigintza

Fasea: Martxan jartzea eta garapena