[7.3.] - Konbergentzia plan orokorra IKTen arloan
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Helburu orokorrak:
- Aurrezpenak lortzea
- Behar den eraldaketa zerbitzuak hobeto emateko baliatzea, eta
- Administrazioaren beraren barruan kontrol estrategikoari eustea
Helburu operatiboak:
Informazioaren teknologien kudeaketa eredu berria eratzea
Atxikitzen zaion plana
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa
Eremua
2016an, Eusko Jaurlaritzak “Konbergentzia Plan Orokorra IKTen arloan” proiektua onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan. Orain, erronka ekintza planean jasotako neurriak ezartzea da.
Horretarako, lehenago, planean aurredefinitutako helburuak xedapen arautzaile batean jaso behar dira. Egun arte indarrean dagoen araua, arlo horretan, “otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua, informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena” da.
Laster 20 urte beteko dira indarrean dagoenetik eta, tarte horretan pilatutako esperientziak agerian utzi du informazioaren eta komunikazioen teknologien kudeaketa-eredua benetan eraldatu beharra, benetako plangintza estrategiko komun eta koordinaturik ez egoteak eragin dituen eraginkortasunik ezak gainditzeko. Izan ere, azpiegitura teknologikoen sarea benetako interdependentzia eta elkarreragingarritasun urria duten banako sistemen eta konpartimentu estankoen pilaketa bihurtu da, askotan euren artean bateraezinak izanik.
Informazioaren eta komunikazioen teknologien kudeaketa eredu berria eratzea lehentasunezko erronka politikoa eta juridikoa da. Baina, aldi berean, aukera bat da koordinazio mekanismoak egituratu eta arautzeko, egungo ereduaren eraginkortasunik ezak gainditu ahal izateko, IKTetako gastuaren efizientzia eta arrazionalizazioaren irizpideen pean.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Organo arduraduna:
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza
Organos parte-hartzaileak:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- EJIE
- Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: