[6.4] - Kide anitzeko organo ebaluatzea eta hobetzea eta Politika Publikoen Euskal Kontseiluan

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

    1. Zerikusia duten eragile guztiek (administrazioa, parte-hartzaileak eta entitateak) kide anitzeko organoen gaur egungo egoerari eta etorkizunari buruz daukaten iritzia ezagutzea
    2. Euskal Gobernantzaren kide anitzeko organo aholku-emaileen indarguneak eta ahuleziak ebaluatzea eta diagnostikatzea
    3. Kide anitzeko organo aholku-emaileak arrazionalizatzeko eta hobetzeko neurriak proposatzea, era guztietakoak: araudiari, erregelamenduari, antolaketari eta funtzionamenduari dagozkienak, besteak beste
    4. Jarduketen hedapen operatiboa planifikatzea.
    5. Berrantolaketarako arau- eta antolaketa-neurriak hedatu behar dituzten eragileak inplikatzea

Helburu operatiboak:

    1. Kontseiluen eta batzordeen funtzionamendua, arauketa, egitura eta osaera ezagutu eta aztertzea
    2. Organo horiek betetako eginkizunak eta lanak ezagutu eta aztertzea
    3. Politika publiko sektorialen definizioan, jarraipenean eta ebaluazioan daukaten eragina ebaluatzea
    4. Dauden kontseilu eta batzordeetatik, identifikatzea zeinen zereginak har ditzakeen bere gain Politika Publikoen Euskal Kontseiluak eta bertan batzorde sektorialak sortzeko aukera aztertzea (2/2016 Legearen 86.3 art.).
    5. Hura ezartzeko behar diren arau-, erregelamendu- eta antolaketa-neurriak bultzatzea

Atxikitzen zaion plana

Eremua

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua sortzen du, udalerrien eta autonomia- eta foru-erakundeen arteko lankidetza-harremanak gauzatzeko helburua izango duen erakunde-instituzio gisa, tokiko gobernu-eremuari eragiten dioten politika publikoak diseinatu, prestatu, burutu eta ebaluatzeko prozesuetan udalerrien interesak aitortu eta aintzat hartuko direla bermatzeko.

Proiektuaren zeregin nagusia da dauden kontseiluek eta batzordeek nola funtzionatzen duten ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea, Politika Publikoen Euskal Kontseilura eraman daitezen.

Ebaluazioaren bidez organoen errealitatea ezagutuko da. Funtzionamendua eta egindako lana, egitura eta osaketa eta orain arte organo horiek politika publikoetan daukaten inpaktua. Ebaluazio hori amaitutakoan, proposamen bat egingo da, Politika Publikoen Euskal Kontseiluak bere gain har ditzakeen eginkizunak dauzkaten kontseiluak eta batzordeak identifikatuta. Halaber, hobekuntzak eta jarduteko proposamenak proposatuko dira dauden kontseiluak eta batzordeak sortu ziren xederako tresna erabilgarria izan daitezen, eraginkortasun eta efizientziaren irizpideen barruan.

Analisi juridikoa eta antolaketarena, beste erkidego eta herrialdeetako esperientzien konparazio-azterlan bat, fase kuantitatibo bat eta fase kualitatibo bat egingo dira, era parte-hartzailean, agente anitzen eta jarduera publikoko sektoreen ikuspegiak identifikatzeko

  • Misioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mendeko kontsulta-organoak arrazionalizatzea eta hobetzea eta Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren eginkizunak gauzatzea, tresna erabilgarri, eraginkor eta efizienteak izan daitezen politika publikoak zehazteko, betearazteko eta ebaluatzeko orduan.
  • Ikuspegia: operatiboa, errealista eta bideragarria.
  • Xedea eta asmo orokorra: Jarduera-plan bat egitea, EAEko Administrazio Publikoko hainbat maila inplikatzen dituzten politika publikoetan parte hartzeko, kontsultak egiteko eta koordinaketa gauzatzeko eginkizunak hobetzeari begira. Horretarako, tartean dauden erakunde guztien baterako hausnarketa parte-hartzailea egin behar da, baita gaur egungo eszenatokikoak dituen indarguneei eta ahulguneei buruzko ebaluazioa eta diagnostikoa egin ere, abiapuntua izan daitezen.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua. Administrazio Publikoko Batzorde Sektoriala.
  • Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
  • Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
  • Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
  • Eusko Jaurlaritzako sail guztien, organismo autonomoen eta EAEko Administrazio Orokorreko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen lankidetza-talde teknikoa.

 

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/08 - 2020/12/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Proiektua abian jartzeko eta hasierako aldaketak kudeatzeko fasea Amaituta
Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzako Sailarteko Batzordeari aurkezpena Amaituta
Azterketa egiteko fasea. Organo aholku-emaileen behin betiko zerrenda Amaituta
Lankidetza-talde teknikoaren eraketa Amaituta
Alderaketa sailekin, organismoekinneta erakundeekin Amaituta
Ebaluaketa eta diagnostiko egiteko fasea: Amaituta
Organo elkargokide bakoitzaren ebaluazio-eta diagnostiko-fitxa Amaituta
Kontsulta-organoak arrazionalitzatzeko eta hobetzeko jarduera-planaren fasea Amaituta
Gobernu Kontseiluak jarduera-plana onartzea Amaituta

Azken aldaketako data: