IU! Gazte, Iurretako Gazteria Zerbitzua
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik
Gazteekin eta udalerriko bestelako eragile batzuen parte hartzearekin herriko Gazteria Zerbitzua definitu eta martxan jartzeko erronkari, ikerketa-ekintza eta diseinu prozesu baten bidez erantzuten diolako.
Atxikitzen zaion plana
Iurretako Gazteria Zerbitzua sortzeko beharra Udalak hautemandako errealitate batean oinarritu zen: udalerrian ez zegoen bertako gazteen lehentasunei eta beharrei berariaz zuzendutako zerbitzu-eskaintzarik. Nerabe talde batek sinadurak bildu zituen, elkartzeko eta aisialdiko jarduerak garatzeko espazio bat eskatuz. Horrek aktibatu zuen prozesua.
Berariazko eskaintzarik ez zegoenez, udalerriko gazteek eskaria egin zutenez eta Udalak bi gai horiek ikuspegi estrategikoago batetik jorratzeko asmoa zuenez (gazteria arloan etorkizunean garatu behar ziren ekintzen oinarriak ezartzeko), posible izan zen prozesua martxan jartzea.
Tipi eta Marakaren artean garatutako proposamena eta prozesua izan da.
Eremua
Prozesua 4 fasetan antolatu da:
• Ikertu. Gazteria eta bere testuinguruan parte hartzen duten eragileak identifikatzeko eta ezagutzeko, ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren konbinazioa egin zen: elkarrizketa pertsonalak gazteekin eta haien inguruko bestelako eragileekin, erreferentziazko ekimenen bilaketa eta analisia.
• Sortu. Identifikatutako behar eta nahiei aurre egiteko proposamenak sortzeko fasea, partaidetza saioen bidez garatu zena. Lehen prototipoa diseinatu zen, «gazte ideia deialdia» formatuan.
• Prototipatu. Jarduerak programatzeko ideia deialdia antolatu zen, gazteek programazioa modu parte-hartzailean definitzearen egokitasuna berresteko. Gazteek egin nahi zituzten ekintzak antolatu ziren gazteekin batera eta hainbat lan-saioen bitartez. 2.ideia deialdi batetan espazio berrirako proposamenak jaso ziren. Eraikina aurretik bazegoen eta gaur egun gazteria zerbitzuaren egoitza da.Hilabete horietan zehar, Etxegon hainbat ekintza egin ziren modu jarraituan eta, horri esker, beharrak identifikatu ziren.
• Definitu. Prototipatzeko fasean egindako ekintzetatik eratorritako ondorioekin,Gazteria Zerbitzua definitu zen eta, haren baitan, Etxego eraikina berritzeko proiektua zehaztu.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Prozesu horri esker, iLab-aren pilotajea egin ahal izan da, zeinak berekin baitakar partaidetzaren arloko berrikuntza, eta, horri esker, Bilboko beste auzo batzuetara eta beste udalerri batzuetara transferi daitezkeen ikaskuntzak jaso ahal izan dira. Horretarako, proiektutik transferentziarako funtsezkoak diren hiru dokumentu sortu ziren:
• Maximoen metodologia —beste dokumentu batean jasota—, erakundeen arteko transferentziari lotua, prozesuak birbideratzeko jarraibide batzuk dituena.
• Garatutako prozesuaren memoria, prozesua garatu zen egoeraren arabera egokitzeko hartutako erabakiak jasotzen dituena.
• Prozesuaren transferigarritasunaren eta berezitasunaren dokumentua, pertsona migratuen parte hartze aktiborako kontuan hartu beharreko gakoekin batera.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
Parte-hartzaileak: DBH 1. mailatik gorako gazteak, Iurreta edo ingurukoak, Iurretako Udala, Hezitzaileak eta beste herri batzuetako Gazteria Zerbitzuetako arduradunak, Zerbitzu emaileak
Lurraldea: Bizkaia
Denboraldia: 2017-2020
Informazio gehiago: Iurretako Udala- IU! Gazte - Iurretako Gazteria Zerbitzua
Proiektuaren txostena - IU! Gazte - Iurretako Gazteria Zerbitzua
Kategoriak: Hezkuntza, Kultura, Hirigintza, Garapen komunitarioa
Fasea: Diseinua eta plangintza, Martxan jartzea eta garapena